(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako errepideetan hildakoen kopuruak %28,5 egin du behera, 2008ko urtarriletik urrira arteko aldiarekin konparatuta ostirala, 2009.eko urriak 30

Guztira 30 lagun hil dira, horietatik zazpi oinezkoak


Urtarriletik urrira, Nafarroako hiriko eta hiriarteko bideetan 30 lagun hil dira (horietatik zazpi oinezkoak), 2008ko denboraldi berean baino 12 gutxiago. Hildakoen kopuruak, beraz, %28,57 egin du behera. Hori, Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak Bide Segurtasuneko Estrategiaren esparruan emandako behin-behineko datuen arabera.

Hil honetan bi lagun hil dira, istripu banatan; 2008ko urrian, berriz, hiru. Zehazki, hilaren 3an, larunbatean, 35 urteko motorzale frantses bat hil zen, Iruña eta Frantzia lotzen dituen N-138 errepidetik atera ondoren, Eugin. Hilaren 9an, ostiralean, bost urteko haur bat hil zen Atarrabian, orga sardedun batek azpian harrapatuta. 

Hildakoetatik sei emakumeak dira, bi haurrak, zazpi oinezkoak, lau kopilotuak edo lagunak, eta gainerakoak gidariak (horietatik lau kamioian zihoazen, hiru motoan, bat furgonetan eta beste bat lur orotako ibilgailuan). Hiriarteko bideetan 28 lagun hil dira eta hiriko bideetan bi; 2008ko 42 hildakoetatik 32 hiriarteko bideetan hil ziren eta hamar hiriko bideetan. 

Hilabeteka, urtarrilean lau lagun hil ziren, otsailean inor ere ez, martxoan bost, apirilean bi, maiatzean bi, ekainean zazpi, uztailean hiru, abuztuan bi eta irailean hiru. Urtarrilean eta irailean ezik, gainerako hilabeteetan 2008an baino jende gutxiago hil da errepideetan. Adinaren aldetik, hildakoetatik hamabi 35 urtetik beherakoak ziren eta lau 80 urtetik gorakoak (oinezko hiru).

Arrazoiei dagokienez, gehienak hil dira kontrako bidetik zetorren ibilgailu batek harrapatuta edo talka eginda (14 lagun), bederatzi bidetik aterata eta zazpi ibilgailuren batek harrapatuta. Bestalde, hildakoetatik bederatzi larunbatean edo igandean hil dira. 

Europar Batasunaren helburua da errepideetako ezbehar kopurua 2010erako erdira jaistea eta Nafarroako Foru Erkidegoak 2006an lortu zuen helburu hori. Izan ere, ezbeharrak gutxitze aldera, Nafarroako Gobernuak Bide Segurtasunerako Estrategia bat jarri zuen martxan, 2005-2012 denboraldirako. Estrategia horretako neurriak lantzen hainbat departamentuk parte hartzen dute: Barne Gaiak, Hezkuntza, Osasuna, Herri Lanak, Industria, Ingurumena eta Lurralde Antolamendua. Alde horretatik, 2006an 55 lagun hil ziren (200. urtean 118), 2007an 48 eta 2008an 46.
Dokumentazioa:
Relación fallecidos tráfico enero-octubre 2009

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa