(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eperraren gaineko presioa jaistea gomendatzen du ehiza-denboraldi berriaren aurrean ostirala, 2009.eko urriak 30

Izan ere, 2009an oilasko helduen produktibitatea txikia da, eta inguruabar hori 2008an ere gertatu zen


Nafarroako Gobernuak Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren bidez Nafarroako eperraren produktibitatearen bilakaerari buruz urtero egiten duen azterketaren emaitzak ikusita, produktibitatea txikia izan dela ondorioztatu daiteke. Horregatik, Departamentuak datorren azaroaren 1ean hasi eta urtarrilaren 24an amaituko den denboraldi berrian espezie horren gaineko ehiza-presioa jaisteko gomendatu du.


Zehatz esanda, 2009an eperraren produktibitatea 2,15 oilasko/heldu izan da, 2007tik aurrera izandako beherakada-joerarekin jarraituz. Eper gehien izaten dituzten hiru ingurutik bitan, Lizarran eta Tafallan, beherakada oso nabarmena izan da. Tuteran, aldiz, hazkuntzak hobera egin du iazko urtearekin alderatuta, baina parametro txikien barruan beti.

Horrela, datu historikoei erreparatuz gero (1990-2009), gorabeherak egon arren, joerak negatiboa izaten jarraitzen du eta oilasko/heldu loturan balio gero eta txikiagoak daude. Zehatz esanda, aurtengo balioa laginketak hasi zirenetik txikienetakoa da eta, horren eraginez, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ehiztarien sozietateei eta ehiza-esparruen kudeatzaileei oro har eskatu die eperra ehizatzeko egunak mugatu ditzatela.

Ehiza debekualdiak 2009-2010

 
Dokumentazioa:
Eperraren produktibitatearen bilakaera Nafarroan

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa