Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ekonomia arloko estatuko eta nazioarteko hainbat pertsona famatuk parte hartu dute foroan, “Modu positiboan gidatzen” lemapean
Printzea Baluartera iritsi denean, Zuzendarien Kongresuaren amaiera-ekitaldirako.
(
irudia handitu
)
Printzea EZEKeko amaiera-ekitaldian parte hartzen.
(
irudia handitu
)
Printzeak Kongresuko parte-hartzaileei eta gonbidatuei hitz egin die, eta ekintzaileei “gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoaren aldi konplexuan” “gure adore eta aitorpen guztia” helarazteaz gain, bere esanetan, testuinguru honetan “konfiantza eta enpresa-ekimen berriei ekiteko ilusioa berreskuratzea neurri eta jarrera itzuri ezina da gure artean dugun krisi egoeratik atera ahal izateko”.
Horrez gain, Filipe printzea gure ekonomiaren gutxiegitasunak gainditzeko lan egiten jarraitzearen alde agertu da, eta ildo horretatik, berak adierazi duenez, “nazioartera zabaltzen jarraitu behar dugu produktibitatearen eta berrikuntzaren arloan oraindik asko aurreratu behar dugulako. Energia- eta ingurumen-erronkak edo goi-teknologiako edo balio erantsi handiko sektore berriek eskaintzen dituzten aukerak ahaztu gabe”.
Printzeak adierazi duenez, “Guztiok ahaleginak egin behar ditugu elkarrekin hazkundearen bideari heltzeko eta ekoizpen-errealitate jasangarriagoak eraikitzeko. Errealitate horiek egiteko modu berriak asmatzera eraman behar gaituzte, eta horietan, irauteko bideragarritasuna zaintzea zein gure belaunaldien eta gure ostekoen ongizatea eta bizi-kalitatea babestea aintzat hartu behar dira”.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.
Printzea, EZEKeko kongresuaren amaiera-ekitaldian.
irudia handituSanz presidenteak Nafarroako Gobernuak argitaratutako "Navarra. Spain. Innovating people" liburuaren ale bat eman dio Printzeari.
irudia handituPrintzea, agintariekin, EZEKeko zuzendaritzarekin, kongresuko babesleekin eta laguntzaileekin, eta hizlariekin.
irudia handitu