(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 480 egoitza-plaza hitzartu ditu CONCERDEP programaren testuinguruan astelehena, 2009.eko azaroak 2

Plaza horiekin gaur egun arte jada 635 hitzartutako plaza dira, horietatik 367 berriak


Egoitza-plazen hitzarmenaren sinadura.

García Malo kontseilaria egoitzetako arduradunarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Gizarte-Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirolak Sailaren bidez, gaur hitzarmen berriak sinatu ditu pertsona heldu menpekoentzako 480 egoitza-plaza zehazteko, horietatik 307 berriak, COCNERDEP programaren testuinguruan. Sinatze hori Nafarroako bederatzi egoitzarekin hitzartutako plazen bigarren eta hirugarren blokeari dagokio: Barasoaingo Santa Elena, Iruñeko Miserikordia Etxea, Peraltako San Miguel, Sesmako Virgen del Carmen, Villafrancako Virgen del Portal, Amma Argaray, Amma Betelu, Amma Mutilva eta Amma Oblatas.

Sinatze hori Nafarroako Jauregian izan da, eta bertan, ondokoek hartu dute parte: María Isabel García Malo kontseilariak; Rafael Iglesia, AMMA Taldearen ordezkaritzan; Carlos Izuriaga Eslava, Santa Elena egoitzaren ordezkaritzan; Jesús Vicente Cía Garza, Miserikordia Etxearen ordezkaritzan; Juan Jesús Basarte Osés, San Miguel egoitzaren ordezkaritzan; Diego Damián Jiménez Salinas Virgen del Campo egoitzaren izenean eta Yolanda Hernández Parra, Virgen del Portal egoitzaren ordezkaritzan.

García Malo kontseilariak prentsaurrekoan gogorarazi bezala, CONCEDEP programaren helburua mendekotasun handiko edo larriko egoeran diren pertsonen egoitza-arreta bermatzea da, gaur egun izaera pribatuko egoitza-plazan direnak (atxikitako prestazioarekin edo prestazio gabe).

Egoitza-plazen hitzarmenak.

Egoitza-plazak hitzartzeko hitzarmenen sinadura. ( irudia handitu )

Helburu hori pertsona horiek okupatutako plaza pribatuak publiko bihurtzea da, Nafarroako Gobernuak plaza horien kostu ekonomikoa bere gain hartuta, “pertsona erabiltzailearen partaidetzarekin bere gaitasun ekonomikoaren arabera”; mendeko pertsona heldua aukeratu duen inguruan mantentzen da ; Gizarte-Zerbitzuan Karterak zerbitzuak eta intentsitateak bermatzen dira, eta azkenik, kalitate-irizpideak aplikatzen dira, erabiltzaileekiko arreta zuzena eta egokia bermatzeko.

Egoitza-plaza berri horiekin, jada 365 dira hitzartutako plazak, CONCERDEP programaren testuinguruan. Horietatik, 367 plaza berriak dira, hau da, plaza pribatu okupatzen zuten 367 pertsonak egoitza-plaza publikoa izango dute. 653 plaza horietarako 2013. urte arteko gastu-baimena dago, ia 70 milioi eurokoa.

Zehazki, gaur hitzartutako plazak ondokoak dira: 100 plaza Miserikordia Etxean; 7 plaza berri Santa Elena egoitzan; 16 plaza San Miguel egoitzan, horietatik 15 berriak; 10 plaza berri Virgen del Carmen egoitzan; 8 plaza Villafrancako Virgen del Portal egoitzan, horietatik 7 berriak, eta 339 plaza Amma Taldearekin hitzartutakoak, 168 berriak, ondoko eran banatutakoak: 39 plaza berri Amma Argarayn, 11 plaza Amma Betelun, 157 plaza Amma Mutilvan, horietatik 47 berriak, eta 132 plaza Amma Oblatasen, horietatik 82 berriak.

Plaza guztietarako, Foru-Exekutiboak, 2013ko abenduaren 31 arte, 14.928.429,2 euroko aurrekontua du, eta 2013. urtera arte, hamar egoitzarekin egindako kontratua amaitzen denekora, 480 plaza horietan 52 milioi euro inbertitzea espero da. García maloren hiztean, “zifra horiek Gobernuak mendeko pertsonekiko arreta eta zerbitzuen garapenean egindako apustu handia erakusten dute”.

Horrez gain, gaurko Gobernuaren batzarrean 51 egoitza-plaza hitzartzea onartu da, denak berriak. Zehazki ondokoak: Las Améscoas egoitza, 8 plaza 207.469,72 euroko aurrekontuarekin 2010. urtera arte; Beloso Alto egoitza, 22 plaza berri, 703.947,2 euroko aurrekontuarekin, eta Torre Monreal egoitza, 21 plaza berri, 671.949,6 euroko aurrekontuarekin.

51 plaza horietarako 1.583.366,52 euroko aurrekontua onartu da 2010. urtera arte. Plaza berri horiek hurrengo hilean sinatzea aurreikusita dago.
CONCERDEP Programarekin eta Conceplusekin Nafarroako Gobernuak 800 egoitza-plaza berri sortzea aurreikusten du, ia %70eko hazkundea eragingo duena.
Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa