(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua inauguratu du astelehena, 2009.eko azaroak 2

Nafarroako Gobernuak 43.000 euro inbertitu ditu modernizazio plangintzan, web orrialdea eguneratzeko eta erroldako eta kontribuzioko datuak igortzeko plangintzan


Inauguratuta Barañaingo herritarrentzako arreta Zerbitzua

Inauguratuta Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzua. ( irudia handitu )

Tokiko Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, gaur goizean Barañaingo Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren (HAZ) instalazio berriak inauguratu ditu, udaletxearen beheko solairuan kokatutakoak. Ekitaldian, Tokiko Administrazioko zuzendari nagusiaz gain, Pedro Pegenaute Garde, udalerriko alkatea den José Antonio Mendive Rodríguez eta Zerbitzu Orokor eta Herritarren Segurtasuneko zinegotzia den Oscar Goñi Pérez izan dira.

Bere hitzaldian, Salanuevak gustura geratu da; izan ere, “ekintza horrek agerian jartzen du administrazioen arteko lankidetza”. Kontseilariak azpimarratu duenez, tokiko erakundeek eta foru-administrazioak teknologia berrien aldeko apustua egin behar dute eta tokiko administrazio guztiak Barañaingo Udalaren adibidez jarraitzera animatu ditu.

Testuinguru berean, Salanuevak Nafarroako Gobernuak hartutako konpromisoa aipatu du, “daukagun potentziala jartzekoa, bizi ditugun krisialdiak gorabehera, herritarren esku”, “Barañainentzat ez ezik, Nafarroa osoarentzat garrantzi handiko” proiektua aipatzean. 

Barañaingo HAZ bulegoan egokitu egin da eta horretarako 240.000 euro inbertitu dira. Horietatik, 160.000 euro Barañaingo Udalak eman ditu, Tokiko Inbertsioko Fondo Estatalari esker, instalazioen egokiera fisikorako.

Halaber, Nafarroako Gobernuak, Tokiko Administrazioaren Sailaren bidez, 43.000 euro finantzatu ditu, modernizazio eta herritarrentzako plangintzaren alderdietan, web orrialdea eguneratzeko eta erroldako eta kontribuzioko datuak igortzeko inbertitutako 80.000 euroetatik, Udal Informatikako Nafarroako Elkartearen (ANIMSA) laguntza teknikoarekin.

Urte honen amaieran aurreikusita dago erregistroari buruzko datuak bulego honetara trasladatzea, eta ondorioz, herritarrek behar duten informaziorako sarbidea izango dute zerbitzu horren bidez.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa