(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun-Sailak 814.624 euroko gastua onartu du ikerkuntza sanitarioa finantzatzeko astelehena, 2009.eko azaroak 2

Zenbatekoa osasun zientzietako ikerkuntza-proiektuak 2010. urtean eta bi doktoretza aurreko APPICS beka 2013 arte finantzatzeko erabiliko da


Nafarroako Gobernuak, gaurko batzarrean, bi akordio onartu ditu Osasuneko zuzendari nagusiari helburuzkok diren urtekako gastuekiko konpromiso sendoa hartzeko, batetik, osasun-zientzietako ikerkuntza-proiektuak finantzatzeko, 2010. urtean sailak sustatutakoak eta bestetik, doktoretza aurreko bi beka (APPICS) finantzatzeko osasun-zientzietan ikertzaileen promozioa sustatzeko 2010-2013 bitartean

Zehazki, ikerkuntza-proiektuak finantzatzeko 724.150 euro eman dira; horietatik 364.150 euro 2010. urtean gastatuko dira, 250.000 euro 2011n eta 110.000 euro 2012an. Bestalde, APPICS bi laguntzetarako 90.474 euro eman dira. Azken zenbatekoa ondoko eran banatuko da: 16.020 euro 2010.urtean, 16.501 euro 2011n eta 21.974 euro 2012an eta 35.979 euro 2013an. Kasu horretan, Miguel Server Fundazioak Osasun-Sailak besteko kopurua emango du, eta doktoretza aurreko laguntza horiek jada 180.948 euroko finantzazioa dute.

Sailak sustatutako osasun-zientzietako ikerkuntza-proiektuei dagokienez, ondoko eremuetan garatuko dira: diziplina biomedikoak, oinarrizkoak, klinikoak eta epidemiologikoak, osasun publikoaren eta osasun-zerbitzuetako ikerkuntzaren eremuan.

Doktoretza aurreko laguntzak, ikerkuntza sustatzekoak dira, oinarrizko zientzietan (preklinikoak) eta aplikatutako ikerkuntzan, era horretan, kalitatearen ikerkuntza traslazionala lortzeko. Deialdi horren onuradunek Osasun Sailaren zentroetan eta ikerkuntzako ildo iraunkorrak garatzen eta pertsona horiek prestatzeko gaitasuna duten erakunde autonomoetan atxikituko dira. Bekadunek doktoretza tesia egitea existitzen diren ikerkuntza-jardueren garapenarekin partekatuko dituzte.

Gogorarazi APPICS laguntzak aurtengo urriaren 27n Osasun-Sailak eta Miguel Servet Fundazioak sinatutako hitzarmenaren emaitza direla, biomedikuntza eta osasun-zientzien eremuan talentu ikertzailea sustatzeko, eta zehazten da finantzazioa %50ekoa izango dela bi alderdien aldetik, 90.474 euro bakoitzak 2013. urtera arte. Miguel Servet Fundazioaren fondoak Europako Gizarte Fondotik lortu dira FSE 2007-2013 Programa Operatiboaren bidez, biomedikuntza eta osasun-zientzietako talentu ikertzaileaz jabetzeko Nafarroako sistema sanitario publikoetan.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa