(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2010eko Aurrekontuen Lege Proiektua onartu dute; gastua 4.386,73 milioi eurokoa da astelehena, 2009.eko azaroak 2

Nafarroako Gobernuak zerga batzuk eta zenbait zerga neurri aldatzeko lege proiektua ere onartu du


Miranda kontseilariak Parlamentuko buruari eman dio 2010eko aurrekontuen proiektua. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legearen proiektua onartu du gaur; gastua, guztira, 4.386,73 milioi eurokoa da. Horrez gain, zerga batzuk eta zenbait zerga neurri aldatzeko lege proiektua ere onartu du. Proiektuan jasota daude, adibidez, Estatuko Gobernuak erabakitako zerga igoera eta Nafarroako Gobernuak krisi ekonomikoa gainditzeko eta ekonomia jarduera sustatzeko diseinatutako zerga neurriak.

Proiektuaren zenbateko nagusiak

2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorren proiektuaren arabera, gastua, oro har, 4.386,73 milioi eurokoa da, hau da, 2009koa baino %1,98 handiagoa. Aurrekontuaren ardatzak hauek dira: enpleguaren aldeko apustua egitea, gizarte politikak babestea, Nafarroako kontu publikoak kontrolatzea eta lehentasunik ez daukan gastu publikoa doitzea. Ardatz horiek krisi ekonomikoari oso lotuta daude. 

Diru-sarrerei dagokienez, zergen bitartez jasoko dute gehien, 3.049 milioi euro, hain zuzen, aurreko urtean bezainbeste. Zergen ondoren datoz zor publikoa (495 milioi euro), zerga irabaziak (406 milioi euro) eta tasak eta beste diru-sarrera batzuk (232 milioi euro).

Kapituluei dagokienez, gastu gehien gastu arruntetan daude: 2.043 euro. Horien ondoren datoz langileei eta kapital transferentziei dagozkien gastuak: 1.194 milioi eta 670 milioi euro, hurrenez hurren.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa