Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Aste honetan, Sanz presidentea eta Sanzberro kontseilaria FORESNA-ZURGAIA, ADEMAN eta Smurfit Kappa Navarra erakundeekin bildu dira
Sanz presidenteak eta Sanzberro kontseilariak azaldu dute Nafarroako Gobernua basozaintza sektorea babestearen aldekoa dela.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz Sesma, eta Landa Garapen eta Ingurumen kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria, Foru Erkidegoko basozaintza sektoreko ordezkariekin bildu dira aste honetan, adierazteko Nafarroako Gobernua basozaintza babestearen alde dagoela, sektore estrategikoa baita. Bileran erakunde hauetako ordezkariekin hitz egin zuten: FORESNA-ZURGAIA (Nafarroako Baso Elkartea), ADEMAN (Nafarroako Egurraren arloko Enpresaburuen Elkartea) eta Smurfit Kappa Navarra enpresa (lehen Papelera Navarra zena).
Presidenteak bertaratuei azaldu die Nafarroako 2010eko Aurrekontu Orokorretan bi helburu nagusi daudela basozaintzari dagokionez: enpleguari eustea eta inbertitzen laguntzea. Halaber, gogorarazi die legealdi honetan Nafarroako Gobernua basozaintza sektorearen alde “gogor eta modu iraunkorrean” ari dela lan egiten: urtero 12 milioi euro inguru jarri dituzte basoak sustatzeko eta hobetzeko, batetik, eta inbertitzeko, bestetik.
Presidenteak azaldu die, gainera, Landa Garapen eta Ingurumen departamentuak basozaintza sektorea sustatzeko jarduera plan bat aurkeztu zuela ekainean. Plan horretan ezarri zituzten, hain zuzen, “sektorearen egoera txarra” konpontzeko momentuko neurriak ez ezik, baita neurri iraunkorragoak ere, egurra erabiltzea sustatzeko.
Plan horretan “agente guztiek parte hartu behar dute”, erakunde pribatu zein tokikoek. Planaren helburuak dira, hain zuzen, basozaintza sektorean lanposturik ez galtzea (izan ere, lehiatzeko gero eta gaitasun gutxiago dauka) eta lanpostu berriak sortzea.
Hona hemen planaren neurriak, zehatz-mehatz: Nafarroako Gobernuak sektorea dinamizatzea, horniketa kontratuak sustatzea (esparru hitzarmenak), herri administrazioetan egurra erabiltzeko arau bat sortzea (erosketa berdeak), basoko biomasa sustatzea, pago egurra sustatzeko lan talde bat sortzea, eta egurra erabiltzea sustatzeko komunikazio eta dibulgazio jarduerak antolatzea.
Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.