(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Catalan kontseilaria euskaltzainburuarekin bildu da osteguna, 2009.eko azaroak 5

Bildu dira, hain zuzen, Euskaltzaindiak 90 urte bete dituelako; Nafarroako Gobernua 2002an hasi zen Euskaltzaindiarekin lankidetza akordioak sinatzen


Catalan kontseilaria euskaltzainburuarekin bildu da

Catalan kontseilaria Euskaltzaindiko Zuzendaritza Batzordearekin bildu da. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, Euskaltzaindiko Zuzendaritza Batzordearekin bildu da gaur arratsaldean, erakundea sortu zela 90 urte bete direla eta. Bileran izan dira euskaltzainburua, Andres Urrutia Badiola eta Euskarabideko zuzendari gerentea, Xabier Azanza Arbizu.

Nafarroako Gobernua 2002tik ari da Euskaltzaindiarekin elkarlanean. Lankidetza akordioetan Euskaltzaindiak euskararen inguruan Nafarroan gauzatzeko jarduerak erabakitzen dituzte. Orain arte Euskaltzaindiak hainbat lan egin ditu Nafarroan: corpus onomastikoa egin dute, foru legeak atera dituzte, Nafarroako euskalkien ikerketen egoera aztertu dute eta liburuak argitaratu dituzte.

Liburuetako bat Erronkari eta Anso bailaretako toponimiari buruzkoa da, eta gaur goizean aurkeztu dute Euskarabidearen egoitzan: “Erronkari eta Ansoko toponimiaz”. Liburukia Mendaur bildumako bosgarrena da. Bilduma hori Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak sustatzen dute, lankidetza-hitzarmen bat medio, Nafarroako euskarari buruzko lanak argitaratze aldera.

Aurkezpen ekitaldian egon dira Euskarabideko zuzendari gerentea, euskaltzainburua eta liburuaren egilea, Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarte.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa