(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Salanueva kontseilariak 120 BOEn promozioa bisitatu du Ardoin (Zizur Nagusia) osteguna, 2009.eko azaroak 5

Pertsona adjudikatzaileek Nafarroako Gobernuaren batez beste 15.161 euroko diru-laguntza jaso dute


120 etxebizitza bisitatu ditu Ardoin

Salanueva kontseilariak 120 BOE bisitatu ditu Ardoin (Zizur Nagusia) ( irudia handitu )

Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, gaur goizean Ardoin (Zizur Nagusia) eraikitako erregimen ofizialeko babes ofizialeko 120 etxebizitzaren promozioa bisitatu du, Viviendas de Navarra, S.A (VINSA) sozietate publikoak sustatutakoak, jada adjudikatuta daudenak.

Bisitaldi horretan, Salanueva kontseilariaz gain, VINSAko zuzendari nagusia, Luis Cruchaga; Zizur Nagusiko alkatea, Pedro Jesús Huarte Iribarren, eta alkate ohia, Luis María Iriarte izan dira. Izan ere, azken horren agintaldian hasi ziren obrak.

Promozioak 2, 3 eta 4 logelako etxebizitzak biltzen ditu, denak garaje eta traste-tokiarekin, eta prezioak 122.256 euro eta 185.697 artekoak dira 4 logela dutenetarako; era berean, 87,60 m2ko etxebizitza baten prezioa, hiru logela, garajea eta traste-tokiarekin, 153.973 eurokoa da. 120 etxebizitzetatik, 32 2 logelakoak dira, 84 etxebizitza 3 logelakoak eta 4 etxebizitza 4 logelakoak, eta azalerak 66,36 m2 eta 110,06 m2 artekoak dira.

Promozio horretatik, 120 etxebizitza gutxienez bi urteko antzinakotasunarekin udalerrian erroldatutako pertsonentzat izan dira, eta 18 8/2004 Foru-Legeak ezarritako legezko erreserbetara, horietatik 4 familia ugarientzat eta 7 pertsona elbarrientzat. Etxebizitzak Emakumearen plaza 1-14 daude, Zizur Nagusiko udalak 3,06 milioi euroan erositako lurzoruetan.
120 etxebizitza bisitatu ditu Ardoin

Salanuevak 120 BOE etxebizitza bisitatu ditu Ardoin. ( irudia handitu )


Gogoratu beharra dago etxebizitza horiek “Etxebizitza Kanpaina 2007”-an adjudikatu zirela, VINSAk 2007ko otsailean garatutakoa; bertan, babestutako 1.860 etxebizitza bildu ziren, eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza osoa 1.819.372 eurokoa izan da, 15.161 euroko batez besteko diru-laguntzarekin. Halaber, laguntza publikoak eman dira 11 etxebizitza erosteko (9 etxebizitza diru-laguntzarik gabe erosi dira) eta diru-laguntza horien batez bestekoa 16.390 eurokoa da.

Construcciones A.C.R., S.A. eta Ache, Munarriz y Osés Arquitectos, S.L. arkitektoen obrak Ana Alemán Ezcaray eta Pedro Calleja Yanguas aparejadoreen eta INARQ Estudio de Aplicaciones de Ingeniería, S.L. ingeniaritzaren laguntza izan du.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa