(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanzberro kontseilariak Ilundaingo Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroa bisitatu du osteguna, 2009.eko azaroak 5

Landa Garapena eta Ingurumena Sailaren eraginpean den erakundea da, fauna basatia berreskuratzen diharduena


Sanzberro kontseilaria Ilundaingo Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroan ( irudia handitu )

Landa Garapena eta Ingurumena Saileko kontseilariak, Begoña Sanzberro Iturriria andreak, gaur goizean Ilundaingo Fauna Basatia Berreskuratzeko Zentroa (CRFS) bisitatu du, aipatutako sailaren eraginpean dagoen erakundea eta bereziki basoko hegazti, ugaztun eta narrastiak artatzen, osatzen eta berreskuratzen saiatzen dena.

Bisitaldian, bi animalia askatu dira: batetik, kirikiño arrunt bat, Martzillan aurkitutakoa irailaren 24an, lepoan zauri irekia zuena, tratamendu farmakologikoarekin sendatu dena. Behin sendatuta, bere hibernazio-prozesua hasi aurretik sakatuko da. Bestetik, miru gorri bat, Gaztelun aurkitutakoa urriaren 12an, hasiera batean pronostiko oso larria erakusten zuen kubituko haustura itxia erakusten zuena. Animalia bendatu egin da eta tratamendu farmakologikoa izan du.


Fauna basatia berreskuratzeko lanaz gain, Landa Garapena eta Ingurumena Sailaren bi guardiaren eta oro har gizarte osoaren laguntzarekin horretarako, CRFS faunari alferrikako sufrimendua ekiditen saiatzen da (adibidez, heriotza duina emanda sendatzeko aukerarik ez duten animalia zaurituei); halaber, fauna exotikoarekin habitata ez kutsatzen jarduten du.

Beste lanetako bat gizartea animaliekiko errespetuaren garrantziaz kontzientziatzea da. Horretarako, jarduera desberdinak antolatzen dituzte, besteak beste, publiko aurrean sendatutako animaliak askatzea, hitzaldiak edo erakusketak, adibidez, “Animaliak bezala sentitzea”, Nafarroako hainbat udalerritan izan dena. Gainera, zentroak berak urtean 1.000 bisita inguru izaten ditu; eta bere jarduera tresna didaktikotzat erabiltzen da ikastetxeetan (2008. urtean 700 ikasle inguruk hartu zuten parte jardueretan).

Berreskuratzeko Zentroak eguneko 24 orduz jarduten du, urteko egun guztietan, salbuespenik gabe. Bere kabuz ezin balia daitekeen animaliaren bat aurkituz gero, nahia da 112 telefono-zenbakira deitzea; abisua ondoren, kualifikatutako teknikoak harremanetan jarriko dira partikularrarekin ahalik eta lasterren animalia lokalizatzeko eta biltzeko.

Horrez gain, zentroak Boluntarioen Sarea du, ondokoetan parte hartzen duena: landan kokatutako habi artifizialen zaintzan eta mantenuan, espezie batzuen kume eta txita zurtzen zaintzan eta zauritutako animaliak biltzean.

Bestalde, CRFSk ikerketa-lanak ere egiten ditu. Horrela, askatutako animalien biziraupen-gaitasuna ezagutzeko eta erabilitako birgaitzeko teknika eta protokoloen eraginkortasuna ebaluatzeko, animalia kopuru zehatza dago transmisore batekin markatuta ondoren irrati bidezko jarraipena egiteko, emaitza positiboa izan duena kasuen %50ean. Adibidez, markatutako animalietako bat, Iruñeko Media Luna parkean askatutako hontza da; lehen aldia da migrazioan den gaueko harrapari bat irrati-jarraipen bidez lokalizatzen denekoa, izugarrizko arrakasta espezie horren berreskurapenean, teknikoen arabera.
Ilundaingo zentroak urtean 180.000 euroko kostua du; horrez gain, 24 orduko ingurumeneko emergentziazko zerbitzua 112 bidez, 37.000 euroko kostuarekin. 


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa