(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Urrezko Domina NNAEari eta NNKEari eman diete astelehena, 2009.eko azaroak 9

Bi elkarte horiek nekazaritza elikagaien sektorean egin duten sustapen lana aintzatetsi du Nafarroako Gobernuak


Nafarroako Urrezko Domina

Nafarroako Urrezko Domina NNAEari eta NNKEari eman diete. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, Nafarroako Urrezko Domina Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteari (NNAEari) eta Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkarteari (NNKEari) emateko Foru Dekretu bat adostu du.

Nafarroako Urrezko Domina erkidegoaren interesak defenditzeko eta sustatzeko lan nabarmena egiten duten pertsona edo erakundeei Nafarroako Gobernuak ematen dien sari nagusia da. Oraingoan, Foru Gobernuak nabarmendu du Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteak eta Nafarroako Nekazaritza Kooperatiben Elkarteak nekazaritza elikagaien sektorean lan handia egin dutela eta Nafarroako ekonomian eta gizartean oinarrizkoa eta oso erabakigarria den sektore hori etengabe sustatu dutela, ekimenen eta konpromisoaren bitartez, modu arduratsuan. Dekretuaren arabera, Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkartea nekazaritza erakunde profesionala da eta erakundea, duela 30 urte sortu zenetik, sektoreko ordezkaria eta aldarrikapenen eragilea izan da. Erakundearen aurkezpen publikoa 1976ko irailean egin zuten eta erakundea 1977ko apirilean legeztatu zuten, Sindikatu Askatasunaren Lege berriaren babesean. Eraketa biltzarrean, 1997ko maiatzean, NNAEak printzipioen aitorpena egin eta onartu zuen; aitorpen horretan honako hau adierazi zuten: “nekazaritza eta abeltzaintza bizimodu duten eta arlo horietan lan egiten duten guztiak elkartzeko premia dago”.

Halaber, Foru Dekretuak dio NNAEak 6.000 bazkide inguru dituela eta erakunde askotarikoa eta independentea izan dela beti. Gainera, erakundeak honako hauek uztartzen jakin du: aldarrikapenak, bazkideentzako eta gizartearentzako zerbitzua, negoziazioa eta hainbat egoeraren salaketa, betiere proposamen konstruktiboak eginda. Erakundearen jardueraren ardatzak dira familiako nekazaritza enpresa profesionalizatuak defenditzea, kooperatibak elkarteko eredu gisa sustatzea, sektorea modernizatzeko azpiegiturak sortzea, gizarte estaldura nahikoa eskaintzea, landa eremuan lan egiten dutenak egoki prestatzea eta garapen eramangarriaren eta ingurumen konpromisoaren alde egitea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa