(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azterketa batek Sernako poligonoaren egokitasuna baieztatu du Tuterako Eremu Logistikoa kokatzeko astelehena, 2009.eko azaroak 9

Eremu logistiko berria, 218 hektareako azalera duena, 2011n hasiko dira eraikitzen


Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioak kontseilariak, Laura Alba Cuadrado andreak, eta Tuterako alkateak, Luis Casado Oliver jaunak, gaur goizean Tuterako Eremu logistikoari buruz aurkeztutako bideragarritasun-azterketak zehaztu duenez, Sernako 2 industria-poligonoa da lekurik egokiena Nafarroako Erriberako plataforma logistikoa eraikitzeko, zehazki Tutera ingurua. Ekitaldi horretan Garraioetako zuzendari nagusia den Susana Labiano Bastero andrea ere izan da.

Ekimena, 2012 Nafarroa Planean bildutakoa, Eremu Logistikoen barruan, Obrak, Garraioak eta Komunikazioak Sailak zuzendutakoa, Nafarroako Garraioak eta Logistica Agentziaren bidez, 153 milioi euroko aurrekontua du eta Sernako PSIS poligonoko aldaketekin has daiteke.

Alba kontseilariak azpimarratu bezala, etorkizuneko eremu logistikoa, 218 hektarea izango duena, “plataforma intermodala izango da, trenbidea lotuko duena, eta era berean, sinergiak eta osagarritasunak sortuko dituena, Tuterako Nekazal-Elikadura Hirian, poligono berean, zein bestelako industria-poligonoetan eta zonaldeko jarduera ekonomikoko eremuetan”.

Albak adierazi duenez, proposatutako antolamenduaren helburua eremu logistiko horretarako, Nafarroako Erriberako industria-garapena sustatzea da, “trukaketa modala ahalik eta eraginkorren eta iraunkorren optimizatuta”. Halaber, agerian utzi du “iraunkortasunarekiko ardura konstantea izan dela plataformaren diseinuan”. 218 hektaeretatik, 85 berdeguneak, abere-bideak eta industria-jarduera ez diren bestelakoak izango dira, beraz, ekipamendu logistikoen diseinu iraunkorreko zuzentarau europarrei jarraiki.
Bideragarritasun-azterketak hiru faseren garapena proposatzen du, bakoitzak ondoko jarduera-eremuak izango ditu: merkantziak garraiatzeko zentroak (errepide bidezko garraiorako), industriako zentro logistikoak (logística, banaketa eta transformazioa funtzioetan espezializatuta), trenbide zentro logístico intermodalak (operazio logistikoen instalazioak trenbiderako sarbidearekin), eta zerbitzu eta ekipamendu komunak.

Gogoratu behar da Tuterako Eremu Logistikoa lehena dela Nafarroako Eremu Logistikoen eta Intermodalen Plan Estrategikoaren (PEALIN) testuinguruan eta bere behin betiko kokalekua eta plataformaren diseinua Nafarroako Eremu Logistikoen Sareak garatzeko Lurralde-Ereduaren arabera egin da, Gobernuak joan den uztailean onartutakoa; Nafarroako Gobernuak esku artean duen tresna azpiegitura logistikoak garatzeko, merkantzien garraio iraunkorra, intermodalitatea eta Nafarroan trenbidearen sarrera sustatzeko.

Une honetan, idazketa fasean da Eremu horren Negozio-Eredua, abenduan amaituko dena..

Aukeratutako eredua

Sernako industria-poligonoa jarduera ekonomikoen bilgunea da, funtzio anitzeko logistika eta enpresa jarduerak biltzen direnekoa. Gune horretan, 506 hektareakoa, lau sektoretan banatzen da. 1 eta 2 sektoreak enpresa-jardueretarako dira, bitartean 3 sektorea hirugarren sektore-zerbitzuetakoetan oinarrituko da.

 Tuterako Eremu Logistikoa 2011. urtean hasiko da eraikitzen, eta 2 sektorea kokatuko da, 218 hektareakoa. Aurkezpenean, Alba kontseilariak eta Tuterako alkateak, bat etorri dira kokapena hori nabarmentzean, Tuterako Nekazal-Elikadura Hiriaren ondoan, 1 sektorean, aldi berean, garraio eta logistika eskaintza garatzea ahalbideratuko du, nekazal-elikadurako sektoreko berezko jarduerak osatuko dituena, era horretan, beste bi azpiegituren arteko eraginkortasuna eta osagarritasuna lortuta.. 


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa