(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroaren Eguna 2009 ospatzeko ekitaldi-programa onartu da astelehena, 2009.eko azaroak 9

Ospakizunak azaroaren 23an hasiko dira eta abenduaren 5 arte iraungo dute


Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Nafarroaren Eguneko ekitaldi-programa onartu du, hurrengo abenduaren 3an izango dena, Xabierko Frantzisko Deunaren eguna. Hala ere, ospakizunak azaroaren 23an hasiko dira eta abenduaren 5 arte iraungo dute.

Azaroaren 23a, astelehena

- “Nafarroako Jauregiak ateak zabalik” Gobernuaren egoitzarako herritarrentzako bisita-programaren hasiera, abenduaren 2 arte. Ordutegiak: lanegunetan, 17:00etatik 18:30era eta jaiegunetan 11:00etatik 12:30era, eta arratsaldez 17:00etatik 18:30era.

Azaroaren 27a, ostirala

- Gazteria-Sarien banaketa Iruñean. 12:00etan.


- Polizia-jardueren simulakroa eta erakusketa eta Foru-Poliziaren unitate desberdinen material desberdinen erakusketa Barañaingo Los Sauces ikastetxe publikoan. 


Azaroaren 28a, larunbata

-“Nafarroako Foru-Erkidegoa Saria” Tutera Hiria III. Jota Lehiaketaren finalerdikoa DBHko Benjamín de Tudela institutuko ekitaldi-aretoan. 17:30ean

Azaroaren 29a, igandea

- 17:30ean. “Nafarroako Foru-Erkidegoa Saria” Tutera Hiria III. Jota Lehiaketaren finala DBHko Benjamín de Tudela institutuko ekitaldi-aretoan. 17:30ean.

Azaroaren 30a, astelehena

- DINA haur-parkearen inaugurazioa, zabalik izango dena abenduaren 3 arte, antzinako autobus-geltokian, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 21:00etara.

- Trafiko eta Bide-Segurtasuneko haur-Parkea, Bide-Segurtasuneko Nafarroako Estrategiaren jardueren testuinguruan, Corellako José Luis Arrese ikastetxean. Zabalik izango da azaroaren 30ean, eta abenduaren 1 eta 2an, ondoko ordutegiarekin: astelehenean, azaroak 30, 9etatik 12:50era; asteartean, abenduak 1, 9etatik 16:30era; eta asteazkenean, abenduak 2, 9etatik 13etara.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa