(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Ospitaleko Neurokirurgia Zerbitzuak II. Alejandro San Martín Doktorearen saria eskuratu du asteartea, 2009.eko azaroak 10

16.000 paziente baino gehiagok interbentzio kirurgikoa izan dute Zerbitzu hori sortu zenetik, 1968an hain zuzen ere


Kutz kontseilariak saria eman dio Neurokirurgia Zerbitzuko nagusiari.

Kutz kontseilariak saria eman dio Neurokirurgia Zerbitzuko nagusiari. ( irudia handitu )

Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely andreak, gaur eguerdian II. Alejandro San Martín Doktorea saria eman dio Nafarroako Ospitaleko Neurokirurgia Zerbitzuari, era horretan, bere ibilbidea zein abangoardiako medikuntzan jarduteko bokazioa ezagututa. Saria, Zerbitzuko nagusia den Eduardo Portillo jaunak hartu duena, bigarren aldiz eman da mediku eta zirujau nafarraren heriotzaren 101. urtemugan; sari hori urtero ematen da eta medikuntzako profesionalen lana baloratzeko da.

Ekitaldiari, Nafarroako Jauregiko Tronu-Aretoan izandakoari, Nafarroako Gobernuko Osasuneko zuzendari nagusiak eman dio hasiera. Honek, San Martín doktorearen figura glosatu du eta bertan ziren saritutako Zerbitzuko kideak zoriondu ditu. Ondoren, Ana Salazarrek hartu du hitza, saritutako taldeak artatutako pazienteak, eta ospitaleko egonaldian izandako arretak eskertu ditu.


Neurokirurgia-Zerbitzuko taldea.

Neurokirurgia-Zerbitzuko taldea. ( irudia handitu )

Saria jaso ondoren, Eduardo Portillo doktoreak aitorpen hori eskertu du, eta azkenik Kutz kontseilariak San Martín doktorearen giza-bertuteak eta profesionalak parekatu ditu, Nafarroako Ospitaleko Neurokirurgia Zerbitzuaren taldearen oinarri direnak.

Zerbitzuaren historia

Nafarroako Ospitaleko Neurokirurgia Zerbitzua Francisco Aguilera Novo Zerbitzuko nagusi izendatu zutenean sortu zen, 1968ko urtarrilean; hasiera batean Edmundo Rodríguez Blanco, José Luis Yllanes eta Luis Miguel Carreira doktoreen laguntza izan zuena. Abian jarri zenetik Neuro-erradiologia eta Zainketa Intentsiboetako teknikak garatu zituen, aurreratutako ebakuntza-teknikekin batera; halaber, tumoreen eta zerebroko malformazio baskularren kirurgia; bitartean, araututako kraniektomia ohiko ebakuntza bihurtu zen 1968an. Zerbitzuak ospitalearen muga naturalak gainditu eta beste zentro eta mugako lurraldeetan proiektatu zen. 

Sortu zenetik, zerbitzu horretan 16.600 paziente operatu dituzte, eta gaur egun urteko interbentzio kirurgikoen kopurua 500etik gorakoa da.

Ehunekoetan, Neurokirurgia Zerbitzuan operatzen diren patologia gehienak garuneko tumoreak dira (guztien %20); bizkarrezurreko patologiak (%30); traumatismoak (%20); garuneko patologia baskularrak (%10); pediatria-neurokirurgia (%10); bestelako patologiak, besteak beste, minaren tratamendu kirurgikoa eta hidrozefaliaren tratamendua (%10). Azken urteetan tumore eta baskula patologiak handitu egin dira, eta traumatismoak asko jaitsi dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa