(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru milioi euro baino gehiagoko inbertsioak onartu dituzte Iruñako eskualdeko hainbat herritan azpiegiturak jartzeko asteartea, 2009.eko azaroak 10

Nafarroako Gobernuak bi milioi euro inguru jarri ditu proiektu horietarako


Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, 3.118.166 euroko inbertsioa onartu du Iruñako eskualdeko zenbait herritan azpiegiturak hobetzeko. Obra horiek 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Planean daude jasota; Planaren helburua da Nafarroako herrietan hobekuntza proiektuak gauzatzea. Nafarroako Gobernuak 1.976.576 euro jarriko ditu eta onuradunak izango dira Barañain, Beriain, Galar, Goñi, Itza eta Iruñako udalerriak eta Iruñako Eskualdeko Mankomunitatea.

Ondoren, diru-laguntzak jaso dituzten herri eta erakundeen zerrenda jarriko dugu, egin dituzten obrak eta jaso dituzten diru-laguntzekin; parentesi artean agertzen dena inbertsio osoaren zenbatekoa da. 

-BARAÑAIN: 119.672 euro (170.960 euro). Zenbateko hori da Iruñako etorbidea eta Bailarako etorbidea zolatzeko. Zehazki, dagoen zoladura kenduko eta berria jarriko dute; dauden kainu-zuloak bere horretan utziko dituzte.

- BERIAIN: 123.184 euro (204.134 euro). Alde zaharreko plaza berriz urbanizatu eta zolatu egingo dute, hareharriarekin eta desaktibatutako hormigoizko zola jarraituarekin (lodiera: 6 cm). Gainera, euri azpiegiturak eta argiteria publikoa jarriko dituzte, baita lorategiak, seinaleak eta hiri ekipamendua ere.

-GALAR: 30.428 euro (43.469 euro). Errepide zaharra kaleko espaloia luzatuko dute. Horretarako, espaloiaren zolatze partziala egingo dute (153 metro koadro inguru), hareazko ohe baten gainean aurrefabrikatutako hormigoizko galtzada harriak jarrita. Ureztatzeko instalazioak, lorategiak eta hiri altzariak ere jarriko dituzte.

- GOÑI: 12.705 euro (21.054 euro). Urdotzeko andel berria lotuko dute (Goñiko bailarako Aizpun eta Urdotz hornitzeko bigarren fasea): Iruñako Eskualdeko Mankomunitateko sareak eta Urdotzeko banaketa sarea elkartuko dituzte. Horretarako, burdinurtuzko hodiak jarriko dituzte, 540 metro luze eta 100 mm-ko diametrokoak.

- ITZA: 453.407 euro (769.827 euro). Zenbateko hori da horniketa eta saneamendu sareak berritzeko (bai gorotzenak bat euri urarenak), herriguneko kale eta espaloiak zolatzeko eta gas, telefonia, telekomunikazio eta argindar sareak jartzeko.

- IRUÑA: 438.996 euro (627.138 euro).Inbertsio hori izango da Tutera kalea berriz urbanizatzeko (Oliveto kondearen etorbidea, Zaragoza etorbidea eta Plazaola kalea): 3.900 metro koadro zolatuko dituzte. Zehazki, Tutera kalea berriz diseinatuko dute eta oinezkoentzako eremua nabarmenduko dute. Zirkulazioak motela izaten jarraituko du eta ibi eta aparkaleku gutxiago egongo dira. Ibilgailuek bide bat edukiko dute, norabide bakarrekoa, eta zirkulaziorako eta aparkatzeko eremua bereizi egingo da, zola mota aldatuta. Halaber, euri ura biltzeko burdinurtuzko 34 hustubide jarriko dituzte ubidearen luzetarako piezan sartuta. Hustubideak erdiko ardatzean dauden euri uren sarera lotuko dituzte.
.
- IRUÑAKO ESKUALDEKO MANKOMUNITATEA: 741.462 euro (1.228.709 euro). Alde batetik, horniketa eta saneamendu sareak berrituko dituzte Garcia Ximenez kaleko bidegurutzetik Zaragoza etorbideko bidegurutzeraino. Eta beste aldetik, Kale Nagusiaren eta Marcelo Celayeta etorbidearen hasiera arteko horniketa hodia berrituko dute (hau da, San Jorge etorbidearen amaierako Gipuzkoa etorbidearen arteko bidegurutzetik Lau Haizeen zubira).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa