(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Urtebetean, 2008-2011 Nafarroako Nazioarteko Planean aurreikusitako jardueren %85 gauzatu dute asteartea, 2009.eko azaroak 10

Nafarroako Nazioarteko Kontseiluak, gaur egin duen eraketa bileran, jardueren balantzearen berri izan du


NNParen Nazioarteko Kontseiluaren bilera

NNParen Nazioarteko Kontseiluko kideak, eraketa bileran ( irudia handitu )

Abian jarri eta urtebetera, 2008-2011 Nafarroako Nazioarteko Planeko jardueren %85 eginda dago. Hori jakinarazi diote gaur Nafarroako Nazioarteko Kontseiluari, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian egin duen eraketa bileran; bilerako burua Ekonomia eta Ogasun kontseilaria izan da, Alvaro Miranda Simavilla. Kontseilua sortu zuten, hain zuzen, Planeko jarduerak ezartzen eta garatzen direla bermatzeko.

Nafarroako Nazioarteko Plana 2008ko azaroaren 10ean onartu zuten. Plana egiteko lanean parte hartu zuten 21 erakunde pribatutako eta Nafarroako Gobernuaren bost departamentutako 68 adituk, Ekonomia eta Ogasun departamentuaren ardurapean. Planak bi helburu ditu: batetik, gizartea prestatzea eta sentsibilizatzea, herritar guztiak gai izan daitezen ingurune global batean pertsona eta profesional gisa garatzeko dauzkaten aukerak baliatzeko; eta bestetik, Nafarroako enpresei laguntzea, nazioarteko merkatuan lehiatzeko gai izan daitezen.

Helburu horiek lortzeko, Planeko jarduerak oinarrizko bost ardatzetan daude antolatuta: gizartea sentsibilizatzea eta prestatzea, hizkuntzen ikaskuntza eta atzerriko bekak sustatuz; Nafarroarentzat estrategikoak diren beste eskualde batzuekin aliantzak eta sareak osatzea; irudi ekonomikoa kanpoan sustatzea; Europako eta nazioarteko proiektuak erakartzea eta gestionatzea; eta enpresen nazioartekotzea sustatzeko jarduerak egitea.
 
Arlo horietako bakoitzak, beraz, bere jarduerak dauzka, eta jardueretako bat da Nafarroako Nazioarteko Kontseilua sortzea, Planean aurreikusitako jarduerak gauzatzen direla bermatzeko. Nafarroako Gobernuak martxoaren 23ko bileran onartu zuen Kontseilua sortzea. Kontseilua aholkularitza organo bat da eta organo horretan daude Nafarroa nazioartekotzen parte hartzen duten agente sozioekonomikoak. Kontseiluaren zereginak dira Planeko jarduerak sustatzea eta bultzatzea, agenteen lana koordinatzea, informazioa ematea, ezarritako jarduerak berrikustea eta Koordinazio Batzordeari hobekuntza proposamenak egitea; Batzorde hori organo betearazlea da.
 
Jarduerak zenbateraino egikaritu diren

Gaur goizean, Planaren lehen urteurrenean, Nazioarteko Kontseiluak eraketa bilera egin du gaur goizean. Bileran, Planeko arlo bakoitzean aurreikusitako jarduerak zenbateraino bete diren eman diote aditzera Kontseiluari: hezkuntza eta gizarte arloko jardueren %79 eginda dago, Nafarroako irudi ekonomikoa kanpoan sustatzeari dagokion arloko jardueren %85 ere bai, baita erkidegoarentzat estrategikoak diren beste eskualde batzuekin aliantzak eta sareak osatze jardueren %91 ere; halaber, Europako eta nazioarteko proiektuak erakartzeko eta gestionatzeko arloan jardueren %90 eginda dago eta enpresen nazioartekotzea sustatzeko jardueren %85 ere bai. Beraz, batez besteko egikaritze indizea %85 da. 

Jarduera nagusiei dagokienez, Europako eta nazioarteko proiektuak erakartzeari eta gestionatzeari dagokion ardatzean 41 erakunderen 65 proiektu onartu dituzte, horietatik 37 ikerketa arlokoak; proiektuen balioa 19,53 milioi eurokoa da eta 11,72 milioi euroko finantzaketa beharko dute. Esportatzaile berriak babesteari dagokienez, esportatzen hasteko PIPE programan 11 enpresek parte hartu dute 2009ko lehen seihilekoan. Horren harian, GTP programan (lanaldi partzialeko esportazio-gestoreen programan) 13 enpresentzako 15 kontratu egin dituzte 2009ko lehen seihilekoan (2008an hiru egin zituzten denboraldi berean).

Gainera, 69 sustapen jarduera egin dituzte (32 sektore anitzekoak eta 37 sektore espezifikoetakoak), horietatik 23 Europan, 8 Ipar Amerikan, 13 Latinoamerikan, 18 Asian, 3 Afrikan eta 4 ekialde Ertainean.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa