(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

A gripearen intzidentzia handitu egin da adin-talde guztietan eta hedapen epidemiko altua lortu du asteartea, 2009.eko azaroak 10

499 kasu 100.000 biztanleko erregistratu dira eta joera goranzkoa da txertaketa hasiko den astean


A gripearen liburuxka

A gripeak hedapen epidemiko altua lortu du

A gripea hedapen epidemiko fasean da, intentsitate altuarekin eta goranzko joerarekin, Osasun Saileko Mediku Zaintzaile Sareak dituen datuen arabera, aurreko azaroaren 1 eta 7 astearekin parekatzen badugu eta María Kutz Peironcely kontseilariak gaur prentsaurrekoan azaldu bezala. Zehazki, 499 kasu detektatu dira 100.000 biztanleko eta goranzko intzidentzia du adin-talde guztietan.

Pasa den astean, gripe-sindromeen jakinarazpena nabarmenagoa izan da 5 eta 14 arteko umeetan (34, 1.000 biztanleko) eta txikiagoa 5 urtetik beherakoetan (12, 1.000 biztanleko), baina intzidentzia-tasa handitu egin da 15 eta 44 arteko populazioan (3,4; 1.000 biztanleko), 45 eta 65 artekoan (1,4; 1.000 biztanleko) eta 65 urtetik gorakoetan (0,4; 1.000 biztanleko). Mailak altuak izan arren, urteroko gripearen mugetan erregistratutakoaren antzeko mailan daude.

Pasa den asteko kasuen %62, 15 urtetik beherakoetan eman ziren eta erdia 5 eta 14 urte artekoetan. Talde horretako umeen %5,9 pasa den udatik diagnostikatu dira gripe-sindromearekin. Kasu gehienetan koadroak leunak dira. Pasa den astean 21 ospitaleratze izan ziren gripe-diagnostikoarekin (6, 1.000 biztanleko), horietako bi ZIUn ingresatu zituzten (0,6; 1.000 biztanleko).

Gaur egun, 10 pertsonak jarraitzen dute ospitaleratuta, 2 ZIUn eta gainontzekoak plantan dira. Zazpi Virgen del Camino ospitalean daude, horietako bi ume, Pediatrian ospitaleratuta, aldeko eboluzioarekin, eta gainontzekoak – 4 gizon eta emakume bat-, 15 eta 39 urte artekoak dira, horietako bi larri baina egoera egonkorrean, eta bat erreserbatutako pronostikoarekin. Zehazki, ZIUn daude, 30 urteko gizonezko bat, pronostiko egonkorrarekin, eta 15 urteko gazte bat, larri baina egonkor.Tuterako Reina Sofía ospitalean 44 eta 53 urte arteko hiru gizonezko daude, aldeko eboluzioarekin edo egonkor.

A gripearen birusa detektatutako gripe-sindromeen arrazoi nagusi bihurtu da. Alerta pandemikoaren hasieratik 10.756 gripe-sindrome jakinarazi dira, heren bat (3.414) azaroaren 1 eta 7 artean. Orotara, 96 ospitaleratze izan dira, 11 kasu ZIUn eta hildako bat; beraz, ospitaleratze-tasa %0,9koa da eta hilgarritasuna, 1-1.000 biztanleko.

Datu horiek txertaketa-epea hasi egun batzuk lehenago jakin dira, astelehenean hasiko dena, azaroaren 16an, eta abenduaren 18an amaituko dena. Kanpaina hori ondoko taldeei zuzenduta dago: gripea izanez gero, konplikazioak izateko arrisku handiena duten pertsonak; gaixotasuna konplikazioetarako arrisku handia duten taldeei transmititu ahal dietenak; erkidegoan funtsezko zerbitzuak eskaintzen dituzten langileak; eta haurdun direnak.

Talde horietan A gripearen (N1H1) intzidentzia eta hilkortasuna murrizteko, Osasun Sailaren arabera, 119.591 dosi beharko dira, ondoko banaketaren arabera: 99.143 konplikazio-arriskua dutenentzat; 9.175 pertsonal sanitarioarentzat eta 1.414 egoitzetako langileentzat; 1.004 Foru-Poliziarentzat, 900 tokiko poliziarentzat eta 400 suhiltzaileentzat; eta 7.555 haurdun direnentzat. Osasun-zentroak –pazienteek aurretiazko hitzordua eskatuko dute osasun-zentro eta kontsultetan-, laneko arriskuen prebentzio zerbitzuak eta egoitzetako zerbitzu sanitarioak izango dira dagokion taldea txertatzeaz arduratuko direnak.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación campaña de vacunación gripe A

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa