(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Justiziako Aholku Batzordeak bulego judizialen eredu berria ezartzeko oinarrien berri izan du gaur asteazkena, 2009.eko azaroak 11

Eredu berriaren arabera, zerbitzu komunak sortu eta epaile eta idazkarien zereginak berriz zehaztu behar dira


Justiziako Aholku Batzordeko kideak

Justiziako Aholku Batzordeko kideek bulego judizialen eredu berria ezartzeari buruz hitz egin dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Justiziako Aholku Batzordeak gaur jaso du foru erkidegoan bulego ofizialen eredu berria ezartzeko oinarrien dokumentua; oinarri horiek bat datoz Justizia Administrazioa berritzeko oinarrizko legeekin.

Azterlana Nafarroako Gobernuko Justizia Zuzendaritza Nagusiak egin du, berrikuntzak eragiten dien organoekin elkarlanean; oraindik alderdiek ekarpenak egin ditzakete. Lan horretan zerbitzuen bateratzea eta unitate administratibo berriak sortzea aztertu dute; halaber, epaileen eta idazkarien zereginen definizio berria egin dute. Dena den, . Dokumentuan beste eztabaidagai batzuk ere badaude: birkokapen plana, azpiegiturak berritzea eta Nafarroako organo berrien jarduera protokoloak idaztea. 

Aholku Batzordea osatzen dute Nafarroako Gobernuko, Justizia Administrazioko, abokatu eta prokuradoreen elkargoetako eta Justizia Administrazioko langileen batzordeko ordezkariek. Batzordea Nafarroako Jauregian bildu da gaur, honako hauek buru zituela: Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko burua, Juan Manuel Fernandez Martinez. Bilerara bertaratu dira, besteak beste, fiskal nagusia, Javier Muñoz Cuesta, eta Iruñako Abokatuen Elkargoko dekanoa, Alfredo Irujo Andueza. 

Bulego judiziala epaileak dauzkan giza baliabide eta bitarteko material eta teknologikoen multzoa da. Orain arte, epaitegietan zeuden epailea, idazkaria eta laguntzeko langileak. Eredu berriaren arabera, bulego judizialak gaika antolatuko dituzte, prozesu judizialak arintzeko, baliabideak optimizatzeko eta geroz eta ugariagoak diren auziei aurre egiteko. 

Gauzak horrela, bulego judizial berrien burua idazkari judiziala izango da: epaileen lanaren parte bat egingo dute, epaileen lana izan dadin, bakarrik, epaitzea eta epaitutakoa betearaztea. Epaileek laguntza unitateak eta zerbitzu komunak izango dituzte (jakinarazpenak, erregistroak, estatistika, kutxa judiziala, enkanteak, kontziliazioak, datu pertsonalak eta ondareenak aurkitzea, e.a.). 

Oinarrizko legeek askatasuna ematen die autonomia erkidegoak antolamendu berria diseinatzeko. Aholku Batzordeak gaur jaso duen dokumentuaren arabera, gainera, hiru unitate administratibo sortuko dituzte, beharbada: hiritarrentzako informazioa, lurralde artxibo eta gordailua (artxibo judizialak modu zentzuzkoagoan antolatzeko) eta auzitegiko psikologia (profesionalak zentralizatu egingo dituzte, koordinatu ahal izateko, baina epaitegi eta auzitegien mende egoten jarraituko dute, zeregin aldetik). 

Oinarrien dokumentuak informazio eta komunikazio teknologia berriak sartzeari garrantzi handia ematen dio (prozesuak gestionatzeko Dictumtc plataforma teknologikoa doitzea, sinadura digitala zabaltzea, profesionalen web orrira sartzea, e.a.).

Bulego judizial berriei buruzko aurreikuspenak alde batera utzita, Justiziako Aholku Batzordeak honako hauen berri ere izan du: eraikin judizialetako egoera eta obren aurreikuspena, Justizia Administrazioarentzat lan egiten duten langileak integratzeko Foru Legea eta Bake Justiziari buruzko azterlan bat.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa