(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 135.000 euro emango ditu Hezkuntza Berezirako beka eta diru-laguntzetan asteazkena, 2009.eko azaroak 11

Eskaerak aurkezteko epea hurrengo abenduaren 11n amaituko da


Nafarroako Gobernuak, 2009-2010 ikasturtean, 135.000 euro emango ditu Hezkuntza Berezirako beka eta diru-laguntzetan. Eskaerak aurkezteko epea hurrengo abenduaren 11n amaituko da, gaur bertan Nafarroako Aldizkari Ofizialean (BON) argitaratutako deialdiaren arabera, 139 zenbakiduna.

Bekak jantokiak, garraioak eta egoitzak eragindako gastuak ordaintzeko erabiliko dira, Hezkuntza Bereziko zentroetan edozein maila edo gradu egiteagatik; bestalde, laguntzak, zentroak ezin artatu dituen ikaskuntzako behar bereziak dituzten ikasleen zainketa-gastuak ordaintzeko erabiliko dira, Haur Hezkuntzan, Lehen edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.

Jantokiko bekak 300 eurokoak izan daitezke; bitartean, garraio eta egoitzakoak benetako gastuaren arabera kalkulatuko dira. Laguntzei dagokienez, 1.325 eurokoak izan daitezke, betiere ikaskuntzako behar bereziak ezintasuna edo trastorno kasuka direnean, eta 781 eurokoak talentu handikoen kasuan. Gainera, 510 euroko laguntzak ematen dira garraiorako laguntzako -zentrorako distantzia 8 kilometrotik gorakoa denean. Prestazio hauek Estatuak ematen dutenen osagarriak dira.

Eskaerak ondokoetan aurkez daitezke: Hezkuntza Sablearen Erregistroa (Santo Domingo kalea, z/g, Iruñea), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Nagusia (Carlos III. etorbidea, 2 zbkia, Iruñea) eta telematikoki edo 30/1992 Legean aurreikusitako edozein bideren bidez. Lege hori Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena da.

Pasa den ikasturtean (2008-2009), Nafarroako Gobernuak 161 beka eta 55 laguntza eman zituen, 135.000 euro inguruko zenbatekoan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa