(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen ministroak jakinarazi du datorren urtean egingo dutela Cortes eta Tutera arteko AHTren obren eskaintza asteazkena, 2009.eko azaroak 11

Sanz presidentearekin gaur goizean Nafarroako Jauregian egin duen bileraren ondoren jakinarazi du hori


Sanz presidentearen eta Blanco ministroaren agerraldia

Blanco ministroak jakinarazi du datorren urtean egingo dutela Cortes eta Tutera arteko AHTren obren eskaintza ( irudia handitu )

Jose Blanco Lopez Sustapen ministroak jakinarazi du Cortes eta Tutera arteko abiadura handiko trenbidearen obrak datorren urtean, 2010ean, eskainiko dituzte; zati horretako proiektua idaztea eta egikaritzea Estatuko Gobernuari dagokio. Gauzak horrela, eskatu du proiektuak idazteko jarritako epeak aurreratzea; izan ere, 2010. urte amaiera eta 2011. urte hasiera bitartean idaztekoak ziren.

Sustapen ministroak bilera egin du gaur goizean Nafarroako Gobernuko presidente Miguel Sanz Sesmarekin, Nafarroako Jauregian, eta bileraren ondoren egin ditu adierazpen horiek, prentsaurrekoan. Sanz presidenteak eta Blanco ministroak nabarmendu dute neurri hori bi gobernuen arteko “lankidetza eta elkarlan instituzionalaren emaitza" dela.

Halaber, Sanz presidenteak adierazi du "atzo aurrerapauso garrantzitsua” eman zutela abiadura handiko trenbidearen Nafarroako zatiko obrak finantzatzeko. Sanzen iritziz, Estatuaren 2010eko Aurrekontu Orokorren Legean egindako zuzenketak, hau da, Nafarroako eta Estatuko Gobernuek lankidetza hitzarmena martxoaren 31rako sinatzeak, obren finantzaketari “estaldura legala” ematen dio.
Sanz presidentea eta Blanco ministroa, bileran

Sanz presidenteak eta Blanco ministroak bilera egin dute Nafarroako Jauregian. ( irudia handitu )

Gogoratuko duzuenez, joan den maiatzean, Sanz presidenteak eta Blanco ministroak bi Administrazioen arteko lankidetza protokolo orokorrak sinatu zituzten Iruñan, abiadura handiko trenbidearen Iruña eta Zaragoza arteko zatia egiteko ez ezik, baita Iruñako abiadura handiko trenen geltoki berria egiteko eta Iruñako eskualdeko tren begizta kentzeko ere. 

Abiadura handiko trenbidearen Nafarroako zatia egiteko protokoloaren arabera, Nafarroako Foru Erkidegoaren erantzukizuna da Castejonetik Iruñako geltoki berrira arteko zatiari dagozkion eraikuntza proiektuak idaztea eta obrak egitea. Alde horretatik, Sustapen Ministerioari dagokio, batetik, Zaragoza eta Castejon arteko plataformaren eraikuntza proiektuak idaztea eta obrak egitea; eta bestetik, bi zatietako gainegituraren (argindarraren, seinaleztapenaren, azpiestazioen eta segurtasun eta telekomunikazio sistemen) proiektua eta obrak egitea. 

Protokoloan obrak finantzatzeko formula ere zehaztu zuten. Hala, Nafarroako Gobernuak erkidegoko lurretako obren kostua aurreratuko du eta kostu hori bi urte igaro arte ez du deskontatuko Nafarroako eta Estatuko Gobernuek Hitzarmen Ekonomikoan ezarritako Nafarroaren ekarpenetik.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa