(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa irten da atzeralditik: barne produktu gordinak %0,5 egin du gora hirugarren hiruhilekoan osteguna, 2009.eko azaroak 12

Estatuan ekonomiak %0,3 egin du behera eta sei hiruhileko daramatza jaisten


Navarra sale de la recesión al crecer el PIB

Industria jarduera hobetzen ari da.

Nafarroan, barne produktu gordinak %0,5 egin du gora 2009ko hirugarren hiruhilekoan; estatuan, ordea, indizeak %0,3 egin du behera. Erkidegoa, beraz, irten da atzeralditik. Hori, Estatistikako Institutu Nazionalak gaur goizean eman dituen BPGri buruzko datuen arabera. Datu horien berri bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Alvaro Miranda Simavillak, eman du gaur goizean, prentsaurrekoan.

Gauzak horrela, Nafarroa da gaur nazioarteko krisi ekonomikoak eragindako atzeraldia teknikoki gainditu duen lehen erkidegoa.

Urte arteko aldeari dagokionez, Nafarroako indizeak %2,9 egin du behera (joan den urtean %3,2 jaitsi zen). Estatuko datuak 2008ko hirugarren hiruhileko datuekin alderatuz gero, beherakada %4koa da. Nafarroako ekonomiako BPGak gora egin du uztaila eta urria artean, hiru hiruhileko jaisten eman ondoren (2009ko bigarren hiruhilekoan %1 egin zuen behera eta lehenbizikoan %1,6). Estatuari dagokionez, sei hiruhileko egin ditu hazkunde negatiboarekin (bigarren hiruhilekoan %1 egin zuen behera eta lehenbizizkoan %1,9).

Balioespen positiboa eta zuhur jokatzeko deia

Miranda kontseilariak datu horien balioespen positiboa egin du, foru erkidegoak urtebetean izan duen lehen albiste makroekonomiko ona delako. Hala ere, zuhur jokatzeko deia egin du, datozen hilabeteetako bilakaera aztertu behar delako, 2009ko laugarren hiruhilekoan ere igoerari eusten zaion ikusteko. “Igoerari eusten badiogu, nafar gizarte osoaren arrakasta izango da atzeraldia hiru hiruhilekotan bakarrik gainditzea", esan du kontseilariak.

Alvaro Mirandak adierazi du, baita ere, Nafarroako ekonomiak gora egin duela, besteak beste, alderdi politikoek bat egin dutelako Aurrekontu Orokorrak adosteko eta krisiari aurre egiteko neurriak diseinatu direlako. Neurri horiek, kontseilariaren iritziz, “egonkortasunaren ardatz" izan dira. Halaber, nabarmendu du enpresaburuek eta sindikatuek “egoerak eskatzen duen moduan" jokatu dutela, eta nafarrei eskertu die "zentzuz jokatu dutelako, pazientzia eduki dutelako eta, batez ere, lan egin dutelako". 

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak esan duenaren arabera, 2007ko bigarren hiruhilekoan hasitako beheranzko joera aldatzen hasi dela dirudi: eraikuntza sektorea onbideratzen ari da, industria jardueran kontratazio neurritsua da eta zerbitzuen sektorea egonkor dago. Eskariari dagokionez, ekonomia leheneratzen ari dela ikusten da azken kontsumoaren gastuan eta kapital eraketa gordinean; alde horretatik, kanpo eskariaren bilakaera aurreko hiruhilekoaren antzekoa da. Txikizkako merkataritzaren eta kontsumitzaileen konfiantzaren indizeek ere hobera egin dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Datos del PIB

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa