(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiako Psikogeriatria Elkarteak Iruñan egingo du hamazazpigarren bilkura osteguna, 2009.eko azaroak 12

Bilkurak larunbata arte iraungo du eta aurkezpen ofiziala gaur arratsaldean egingo dute, Kutz kontseilaria buru dela


Espainiako Psikogeriatria Elkarteak Iruñan egingo du hamazazpigarren bilera, Baluarte Batzar Jauregi eta Auditorioan, hain zuzen, azaroaren 12tik 14ra. Hasiera ofiziala gaur arratsaldean egingo dute eta Maria Kutz Peironcely, Osasun kontseilaria, izango da ekitaldiko burua. Kontseilariak mahaian laguni zango ditu SEPGko burua, Manuel Martin Carrasco; SEPGko buru hautetsia, Raimundo Mateos; Iruñako Udaleko bigarren alkateordea, Juan Luis Sanchez de Muniain; eta Nafarroako Mendetasunaren Agentziako zuzendari gerentea, Begoña Rodriguez Marcos.

Aurtengo edizioko lema da “Prebentzioa psikogeriatrian: garaiz gaude”. Hala, bileran nazioko eta nazioarteko 300 aditu bilduko dira, adinduen gaixotasun psikiatrikoei buruz hitz egiteko: depresioa, dementzia, psikosia, alzheimerra, suizidioaren prebentzioa eta tratu txarrak, besteak beste. Halaber, zaintzaileen arduraz hitz egingo dute, baita beldurrik gabe eta osasuntsu zahartzeko moduaz ere. 

Biltzarrean bi jarduera mota egingo dituzte. Batetik, psikogeriatriako gaietan eguneratzeko ikastaro bat egin dute gaur goizean. Eta bestetik, hitzaldiak emango dituzte, mintzaldi, mahai-inguru eta sinposio gisa, larunbata arte (eguerdiko 14.00ak arte, hain zuzen).

Gainera, bi sari emango dituzte: Bata Espainiako Psikogeriatria Elkartearen poster onenarentzat, eta bestea depresioari buruzko Elkartearen ikerketa kliniko onenarentzat. Horrez gain, "Psikogeriatriaren oinarrizko gida" aurkeztuko dute.

Biltzarra urtero egiten dute, helburu hauekin: adindunen nahaste psikiatrikoen diagnostikoari eta tratamenduari buruz gehiago ikasteko; psikiatrak, psikologoak, geriatrak, neurologiak eta familiako medikuak sentsibilizatzea patologia horien diagnostikoan eta tratamenduan; eta, bereziki, adindunen buruko gaixotasunak prebenitzeko azterlanak sustatzeko.

Depresioa eta dementzia, buruko gaixotasun ohikoenak

Elkarteak emandako datuen arabera, Espainian, 65 urtetik gorako bost adindunetik batek nahaste psikiatriko bat edo gehiago dauzka diagnostikatuta.

Gainera, biztanleria gero eta zaharragoa da. Espainian, 65 urtetik gorakoen taldea da bizkorren handitzen dena. Estatuko biztanleen %17k 65 urte baino gehiago dauzka eta 2050ean Espainia munduko herrialde zaharrenen zerrendan laugarren egongo da. Gauzak horrela, adinarekin zerikusia duten patologia guztiak areagotzen ari dira.

Adindunen patologietan gaixotasun psikiatrikoek egin dute gora gehien. Buruko gaixotasun ugari eta larrienak dira nahaste depresiboak (batik bat depresioa) eta dementziak (batik bat alzheimerrak eragiten dituenak).

Alde horretatik, adindunen buruko gaixotasunek, osasunaren eta sozioekonomiaren alorrean ez ezik, gaixoen, senideen eta zaintzaileen bizi kalitatean ere eragin handia izango dute


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa