(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Mapfre Fundazioaren kanpaina batean dihardu elkarlanean adinekoen etxebizitzetan segurtasuna sustatzeko osteguna, 2009.eko azaroak 12

Erorketak dira kolektibo horren etxeko istripuen %14,7, eta ohikoagoak dira emakumeetan


Nafarroako Gobernuaren “El Vergel” egoitzak gaur goizean Mapfre Fundazioaren “Kontu handiagoz” kanpainaren aurkezpena izan du. Kanpaina horren helburua adinekoei etxean izan daitezkeen arrisku nagusien berri ematea da. Bideo, hedapen-gida eta tailerren bidez,gomendioak eta aholkuak ematen dira istripuak prebenitzeko eta emergentziako egoeretan nola jardun jakiteko.

Kanpainaren abiapuntua “Adinekoen etxeetako segurtasunari buruzko ikerkuntza-ikasketa” da, Mapfre Fundazioak egindakoa, adinekoek etxean jasaten dituzten arrisku nagusienak biltzen dituena. Txosten hori egiteko nazio mailako 1.619 inkesta egin ziren, 2007ko azaroa eta 2008ko urtarrilaren 31 bitartean, 65 urtetik gorakoen artean.

Azterketak erakusten duenez, erorketak, intoxikazioak, erredurak eta suteak dira adinekoek jasandako gertakizun nagusiak eta era berean, istripu horien ondorioz eragindako faktoreak deskribatzen dira: osasun-egoera, duten gaixotasuna, kontsumitu ohi duten medikazioa, elikatze-ohiturak eta egiten duten jarduera fisikoa, besteak beste.

Txostenaren arabera, erorketak etxean izandako istripuen %14,7 dira, eta ohikoagoak dira emakumeetan (%24,4); gizonezkoetan, ordea, %9,7. Gainera, jasateko aukera txikiagoa da ezkondutakoetan (%11,2) bakarrik bizi direnetan baino (%25,3). Horrez gain, osasun-egoera funtsezko faktorea da erorketak izatean. Halaber, txostenak azpimarratzen du istripu horiekin zerikusia duten patologiak ondokoak direla: gihar-hezur nahasmenak, artrosia, parkinson edo osteoporosia, besteak beste, edo nerbio-sistema zentralak eragindakoak, esaterako, dementziak, gaixotasun neurologikoak, mentalak, ikusmenekoak edo entzumenekoak.

Kanpainaren aurkezpenean ondokoek hartu dute parte: Begoña Rodríguez, Nafarroako Gobernuko Mendekotasunerako Agentzia Nafarra (ANDEP); Salvador Rubí, Nafarroako Adinekoen Batzordeko presidenteordea; Yolanda Mingueza, Mapfre Fundazioko Prebentzio, Osasun eta Ingurumena Institutuko zuzendariordea; eta Misael Narros, Gipuzkoa-Nafarroa Mapfre Quavitaeko lurralde-zuzendaria.

“Kontu handiagoz” Mapfre Fundazioak bere Prebentzio, Osasun eta Ingurumena Institutuaren bidez sustatutako ekimena da. Institutu horrek hainbat jarduera egin ditu Espainian, Portugalen eta Iberoamerikan, bereziki, osasun eremuko prestakuntza, irakaskuntza eta hedapenean, eta giza eta materialen aldeko istripuen prebentzioan. Jarduera horien artean, aipatzekoa bekak, sariak eta ikerkuntzarako laguntzak ematea eta jardunaldiak, ikastaroak eta mintegiak antolatzea.

Kanpaina horrekiko informazio guztia, proiektuaren argazkiak eta bideoak, eskuragarri daude ondoko orrialdean: www.conmayorcuidado.com



 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa