(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zuzenbide Zibileko Aholkularitza Kontseiluak Foru Berria aldatzeko premiei buruzko aurretiko azterlan bat egin du ostirala, 2009.eko azaroak 13

Caballero kontseilariak berretsi du arauak oraingo garaietara egokitu behar direla


Aholkularitza Kontseiluaren bilera

Zuzenbide Zibileko Kontseiluak Foru Berria aldatzeari buruzko azterlan bat egin du. ( irudia handitu )

Foru Zuzenbide Zibileko Aholkularitza Kontseiluak Foru Berria aldatzeko premiak ebaluatzeko azterlan bat egin du. Azterlan horretan foru erkidegoko harreman juridiko pribatuak arautzen dituzten legeak aldatzeko analisiaren oinarriak jaso dituzte.

Kontseiluko kideek esan dutenaren arabera, Foru Berria eguneratzea ez da erraza izango. Izan ere, Zuzenbide Zibila aldatu aurretik hainbat erakundek eztabaida serioa egin behar da (familia eredu berriak edo aurreko ezkontzetako seme-alaben eskubideak), baita lan tekniko zorrotza ere. 

Kontseiluaren arabera, lehen fasean aldaketak premien arabera sailkatu behar dira (lege askori eragin diezaieketelako) eta zuzenketa teknikoak egin behar dira. Aldi berean, Foru Berriko erakunde garrantzitsuen analisi zehatza egin behar da eta hainbat gai eztabaidatu behar dira, esaterako: Foru Berritik kanpo lege zibilak onartzea komeni den ala ez (erakunde juridikoetan hainbesteko eragina duen Bikote Egonkorren Foru Legea, adibidez). Agerian jarri dute, halaber, arau zibila lozorrotik atera beharra dagoela. Gai zaila da hori, baina Nafarroako Gobernuak aldeko apustua egin du.

Foru Zuzenbide Zibilaren Aholkularitza Kontseilua Nafarroako Jauregian bildu da, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, buru zela. Kontseilariak azpimarratu du Foru Zuzenbide Zibila gehiago aztertu eta sustatu beharra dagoela. Halaber, adierazi du ezinbestekoa dela oraingo garaietara egokitzea.

Gogoratuko duzuen moduan, Nafarroak eskumen esklusiboa dauka harreman juridiko pribatuak arautzeko (herentziak, dohaintzak, familia, bizilagunen harremanak, e.a.) Foru Zuzenbide Zibileko oraingo bilduma 1973koa da eta Foru Berria esaten zaio. Foru Berri hori legelari talde txiki baten 13 urteko lanaren ondoren onartu zen, Aldundiak sustatuta. Gero, 1987an, Foruaren eguneratzea onartu zuten, Espainiako Konstituzioari egokitzeko. 

Foru Zuzenbide Zibila garatzeko jarduerak

Aurreko legealdian, Foru Berria eguneratze aldera, Nafarroako Gobernuak onartu zuen Foru Zuzenbide Zibila zaintzeko, aldatzeko eta garatzeko jarduerak areagotzea. 

Asmo horrekin, Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentuak hitzarmen bat sinatu zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin, Foru Zuzenbide Zibileko Katedra bat sortzeko. Orain, Katedra horren barruan gaiari buruzko espezializazio ikastaro bat ematen dute. 

Gobernuak Nafarroako Unibertsitatearekin ere sinatu zuen beste akordio bat. Akordio horri jarraiki Foru Gela sortu zuten; batetik, Nafarroako Zuzenbidearen adituak biltzeko, eta bestetik, lege berrikuntza eta ekimenei eta jurisprudentziari buruzko eztabaidatzeko. Nafarroako Unibertsitateak Nafarroako Foru Zuzenbideari (publiko zein pribatuari) buruzko espezializazio ziurtagiri bat ere ematen du. 

Azkenik, Nafarroako Gobernuak Foru Zuzenbide Zibileko Aholkularitza Kontseilua sortzea ere sustatu zuen. Kontseilu horretako kideak foru erkidegoko zuzenbideko aditu nagusiak dira. Zehazki, burua Lehendakaritza kontseilaria da, eta kideak honako hauek: Lehendakaritzako zuzendari nagusia (presidenteordea), Justiziako zuzendari nagusia, Legegintza Ekintza eta Koordinazioko zuzendaria (idazkaria) eta ospe handiko beste 16 kide, Nafarroako Justizia Administraziokoak, abokatu, notario eta erregistratzaileen elkargoetakoak, Unibertsitateetakoak, Nafarroako Kontseilukoak eta Nafarroako Gobernuko Aholkularitza Juridikokoak. 

Aholkularitza organo bat da eta azterketarako, eztabaidarako, partaidetzarako eta aholkularitzarako foro gisa dago osatua. Kontseiluaren helburuak dira Foru Zuzenbide zibila zaintzea, eguneratzea eta zabaltzea; eta zeregin hauek ditu: Foru Zuzenbide Zibilean eragina duten arau proiektuen berri ematea; Nafarroako Gobernuari proposamenak egitea, Foru Zuzenbide Zibilari buruzko arau proiektuak egiteko; Foru Zuzenbide Zibila zaintzeko, aldatzeko eta garatzeko jarduerak proposatzea; eta Foru Zuzenbide Zibila eguneratzeko, aldatzeko eta garatzeko ikerketa proiektuak sustatzea eta koordinatzea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa