(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Emate eta transplanteen batzordeak organoak bizien artean ematera animatzen du ostirala, 2009.eko azaroak 13

Kutz kontseilaria izan da bileraren buru, eta Foru-Erkidegoan praktika horien eboluzioaren berri eman da


Emate eta transplanteen batzordea

Nafarroako emate eta transplanteen batzordearen bilera. ( irudia handitu )

Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely andreak, aste honetan emate eta transplanteen kontsulta-batzordeak Nafarroako Jauregian izandako bileraren buru izan da. Kutz kontseilariaz gain, bertan izan ziren, Nafarroako Osasun Zerbitzuaren izenean: Asistentzia espezializatutako zuzendaria, Javier Sada; Osasun Plangintza eta Antolaketa Zerbitzuko zuzendaria, Isabel Ansa; Odol-Bankuko zuzendaria, Marisa Ayape; eta Emate eta Transplante koordinatzailea, Juan José Unzué.

Halaber, bertan izan ziren, gai horietan diharduten elkarteen izenean: Nafarroako Odol-Emaileen Elkarteko (ADONA) zuzendaria eta azpi-zuzendaria, Jesús María Más eta Javier Boneta hurrenez hurren; Giltzurruneko Gaixotasunen Aurkako Nafarroako Elkarteko (ALCER) ordezkaria, José Mª Alzoz, eta Hemofiliako Nafarroako Elkartea, Ángel Erro. 

 Bilera horren helburu nagusia sentsibilizazio lanarekin jarraitzearen beharra azpimarratzea izan da, era horretan, zehaztutako helburuetara hurbiltzen den emate-kultura sustatzeko.

Emate eta transplanteen kontsulta-batzordearen helburua Nafarroako eremu operatiboan emate eta transplanteen eboluzioaren berri ematea da; halaber, Foru-Erkidegoan egindako emate promozio-jardueren berri eskaintzea. Era berean, bestelako helburuak ere betetzen ditu, besteak beste, organoen emate eta transplanteen eremuan diharduten instituzio, elkarte eta erakundeak koordinatzea.

Espainia da emateen buru

Gaur egun eta 1988. urtetik, Espainiak du emate-zifra onenak, 34,2 milioiko; ondoren, Portugal eta Amerikako Estatu Batuak daude. Halaber, aipatzekoa da, azken urteetan emateen jaitsiera izan dela, trafiko-istripuak murriztu baitira. Hori dela eta, bizien arteko ematea sustatzen ari da bere modalitate guztietan.

Testuinguru horretan, 2009ko urtarrilaren 1etik azaroaren 11 arte, Nafarroan egindako transplanteak ondokok dira: 26 giltzurrun-transplante; 22 hepatiko, horietatik 6 biziarenak; eta 5 transplante kardiako biziarenak.

Gaur egun, 4.300 pertsona daude Espainian giltzurrun-transplante baten zain; eta 2.300 transplante hepatikoaren zain. Nafarroan, giltzurrun-transplantearen itxaron zerrendan 81 pertsona daude; 20 transplante hepatikoaren zain eta pertsona 1 transplante kardiakoaren zain.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa