(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abiadura Handiko Nafarroako Korridorearen obrak hurrengo urtean hasiko dira ostirala, 2009.eko azaroak 13

“Y Vasca”-rekiko konexioaren informazio-azterketa lizitazioan izango da urte amaieran


Alba kontseilariak AHTren azken aurrerapenen berri eman du.

Abiadura Handiko Nafarroako Korridoreko obrak 2010. urtean hasiko dira.

Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioak kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, gaur goizean azaldu da Abiadura Handiko Nafarroako Korridorearen gaineko eraikuntzaren azken aurrerapenen berri emateko, atzo Madrilen izandako lehen bileraren ostean, pasa den maiatzean Foru-Erkidegoak eta Sustapen-Ministerioak sinatutako jarraipen-protokoloaren batzordearena.

Bilera horretan, jarraipen-batzordea eta azpi-batzorde tekniko eta ekonomikoak eratzeaz gain, aurrerapen batzuk egin ziren lanen planifikazioari dagokionez. Hitzarmena sinatzeko epea hurrengo martxoaren 31 denez, Sustapen-Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak urte amaiera baino lehen zirriborroa egitea adostu zuten, administrazio bien artean aztertzeko, aldatzeko eta adosteko.

Obren hasiera 2010ean

Bilera horretan proiektu bakoitzaren egoera zehazki aztertu zen. Zaragoza-Castejón arteko tarteetako proiektuetan, Sustapen-Ministerioaren eskumenekoa (protokoloan bildu bezala), beharrezkoa da azpi-tarte batzuetan trabadura-egokitzapenak egitea, eraikuntza-proiektuaren mailako xehetasun-baldintzek eragindakoak.

Litekeena da aldaketa horien ondorioz, kasu batzuetan, ingurumenarekiko inpaktuaren ebaluazio berria izapidetu beharra. Hala ere, espero da Cortes-Ribaforada arteko tartea hurrengo urtean lizitatzea; era horretan, Abiadura Handiko Nafarroako Korridorearen obrak 2010ean hasiko dira, kontseilariak prentsaurrekoan azaldu bezala.

Castejon eta Iruñea arteko tarteen eraikuntza-proiektuei dagokienez, Nafarroako Gobernuaren ardurapekoa (sinatutako protokoloaren arabera), pasa den urriaren 20an adjudikatutakoak, gaur egun idazketa-fasean dira eta exekuzio-epea 14 hilekoa da. Hala ere, Albak adierazi duen bezala, jarraipen-azpibatzorde teknikoa datorren astean bilduko da “proiektuen etorkizuneko berrikuspena planifikatzeko eta onarpen arin eta azkarragoa lortzeko”.

“Y Vasca”-rekiko konexioaren informazio-azterketari dagokionez, Sustapen-Ministerioak urte amaiera baino lehen lizitatzera konprometitu da. Halaber, azterketa horren Nafarroako Foru-Erkidegoaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Sustapen-Ministerioaren arteko zuzendaritza-protokoloa sinatzea proposatu du, era horretan, nahiz eta Sustapen-Ministerioa izan informazio-azterketa lizitatu, adjudikatu eta kitatuko duena, bi Autonomia Erkidegoek horren zuzendaritzan aktiboki parte har dezaten.

Jarraipen-Batzordeko kideak 

Nafarroako Foru-Erkidegoaren aldetik, jarraipen-batzordea ondokoek osatuko dute: Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioak kontseilaria, Laura Alba Cuadrado; Obra Publikoen zuzendari nagusia, José Luis Echávarri; Presidentziako zuzendari nagusia, Ildefonso Sebastián Labayen, eta Aurrekontuak eta Esku-Hartzea zuzendari nagusia, María del Camino Bonafaux Martínez.

Bestalde, Sustapen-Ministerioaren aldetik, ondokoek osatuko dute: Trenbide Azpiegituren zuzendari nagusia, Carlos María Juárez Colera; Planifikazioa eta Proiektuak azpi-zuzendari nagusia, Francisco Javier Sánchez Ayala; Planifikazioa eta Azpiegiturak Estatuko Idazkaritza-Kabineteko zuzendaria, Juan Ángel Marial Lacota, eta, Ekonomia eta Ogasuna Ministerioaren izenean, Jarduera Ekonomikoen Aurrekontu Programen azpi-zuzendari nagusia, José María Palancar Valero.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa