Ikusi egun honetako albiste gehiago
Espinosa ministroak eta Sanzberro kontseilariak Lacteos Belate enpresari eman diote Espainiako Elikagaien Saria
ostirala, 2009.eko azaroak 13
Lacturale esnea ekoizteko sistema eta sozietatearen elkartze proiektua saritu dituzte
Espinosak eta Sanzberrok Lacteos Belate enpresari eman diote Espainiako Elikagaien Saria.
(
irudia handitu
)
Ingurumen, Landa Eremu eta Itsas ministroak, Elena Espinosak, eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen kontseilariak, Begoña Sanzberrok, Lacteos Belate enpresa nafarrari eman zioten atzo, Madrilen, Espainiako Elikagaien Saria, nekazaritza ekoizpenaren arlokoa.
Horrela, Ministerioak foru erkidegoko behi esnearen %25 ekoizten duen Etxeberriko (Arakil) abeltzain elkarte horren elkartze proiektua eta ekoizpen sistema saritu ditu. Izan ere, enpresak ekoizpen eramangarriaren baldintzak betetzen ditu eta kontuan hartzen ditu, produktuaren kalitateaz gain, animalien ongizatea eta ingurua. Sariarekin aintzatetsi dute, baita ere, esnea hobeto merkaturatzeko marka sortzen egin duten lana; marka da, hain zuzen, Lacturale. Saria Juan Miguel Garrok, enpresako presidenteak, jaso zuen.
Epaimahaiko kideak komunikazioko, ostalaritzako, gastronomiako, elikagaien industria eta merkataritzako, eta sustapeneko adituak ziren. Guztira hamaika sari eman zituzten, Espainiako elikagaien kalitatea eta elikagai horien gaineko jakintza hobetzen lagundu duten profesionalentzat.
Ez da Lacturale esneak jaso duen lehen sari garrantzitsua. Maiatzean, Lacteos Belate eraldaketarako nekazaritza sozietatearen (ENS) ekoizpen integratuko Lacturale esneak “2009ko Zapore Gorena” sari ospetsua jaso zuen Bruselan, Zaporearen eta Kalitatearen Nazioarteko Institutuaren eskutik; Institutu hori elikagaiak epaitzen dituzten chef eta sommelier talde independente batek osatzen du.
Lacturale 2008an hasi ziren merkaturatzen eta dagoeneko hainbat sari jaso ditu. Bartzelonako Elikagaien Azokan, adibidez, "2008ko zaporearen saria" jaso zuen; Espainiako sukaldari eta kontsumitzaileek ematen dute sari hori. Halaber, joan den otsailean, “Hileko enpresaren saria” jaso zuen, Espainiako Nekazaritza Elikagaien Kooperatiben eskutik.
Lacteos Belate ENS enpresa behi esnearen ekoizpen integratuko sistema aplikatzen lehena izan da estatuan. Nafarroako abeltzain elkarte horrek beren ustiategietan ekoiztutako esnea merkaturatzen du, kalitatea, ingurumenaren eramangarritasuna eta animalien ongizatea ondo kontrolatuta.
Ekimen hori merkatuan bereiztearen aldeko apustua da, eta elkartze proiektua batean dago oinarritua. Sozietateak, gainera, produktu oso ona merkaturatzen du, ingurumena eta animalien ongizatea aintzat hartuta eta, halaber, produktuak kontsumitzaile guztien eskura egon behar duela pentsatuta.