(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 2,7 milioi euro jarri ditu nekazaritza kooperatibek makinetan egindako inbertsioak diruz laguntzeko astelehena, 2009.eko azaroak 16

Diru-laguntza horiek 39 elkarteei esleitu dizkiete eta egin dituzten inbertsioen %34 estaltzeko baliatuko dituzte; guztira 8 milioi euro inbertitu dituzte


Nafarroako Gobernuak 2,7 milioi euroko diru-laguntzak emango dizkiete nekazaritza kooperatibei, makinak erosteko egiten dituzten inbertsioetarako. Foru Gobernuak, gaurko bileran, baimena eman dio Landa Garapen eta Ingurumen departamentuari, zenbait urtetarako 2 milioi euroko gastua egin dezan, 2010eko eta 2011ko aurrekontuen kontura. Aurrez 700.000 euroko gastua onartuta dagoenez, diru-laguntzetarako zenbatekoa 2,7 milioi eurokoa izango da.

Diru-laguntza horiek 39 nekazaritza kooperatibek jasoko dituzte. Hala, Nafarroako Gobernuak 2009ko deialdian aurkeztutako eskari guztiei erantzungo die.

Diru horrekin, kooperatibek makinetan egindako inbertsioen %33,9 ordainduko dute, batez beste; aurten 8 milioi euro baino gehixeago inbertitu dituzte, guztira. Zenbateko hori sektoreak aurreko ekitaldietan inbertitutakoaren bi halako da; izan ere, 2007an 4 milioi euro inbertitu zituzten eta 2008an 2,8 milioi euro. Ondorioz, Nafarroako Gobernuak diru-laguntza gehiago emango ditu. Aurreko bi urteetan Gobernuak milioi bat euro inguru jarri zuen eta azken deialdi honetan 2,7 milioi euro jarri ditu.

Eremuka, Nafarroako Kanaleko eremu ureztagarrian egin dute gehien inbertsioek gora. Aurten, zehazki, eremu horretako kooperatibei dagokie inbertsio guztiaren %37. Mendialdeko kooperatibek ere diru asko jarri dute makinak erosteko, batik bat abeltzaintza kooperatibek; kooperatiba horiei dagokie, hain zuzen, foru erkidegoko osoko inbertsioaren %30.

Azken urteetan, gainera, kooperatibetako bazkide kopuruak gora egin du. Aurten diru-laguntzak eskatu dituzten kooperatibek, batez beste, 38 bazkide dituzte. Kooperatiba moten arteko aldea, ordea, handia da: helburu bakartzat nekazaritzarako makinak partekatzea duten kooperatibek, adibidez, 9 bazkide dituzte batez beste (kooperatiba horiei NMEK esaten zaie: nekazaritzako makinak erabiltzeko kooperatibak); eraldaketan aritzen diren eta makinetarako atal berezia duten kooperatibek, berriz, 130 bazkide.

Makina berriak erosteko erraztasunak

Nafarroako Gobernuak eman zituen lehendabizi nekazaritzako makinak partekatzen dituzten kooperatibentzako diru-laguntzak. Diru-laguntza horien helburua da makinak berritzeko gastuak ordaintzen laguntzea eta, era horretan, nekazaritza sektoreko bitartekoak ekonomizatzea, energia errendimendu gehiagoko makinak erabiltzea sustatzea eta nekazaritza sektorean ingurumenaren babesa eta laneko arriskuen prebentzioa bermatzen dituzten teknologia aurreratuko tresnak sartzea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa