(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak etxebizitzak eskuratzeari buruzko Foru Legea onartu du astelehena, 2009.eko azaroak 16

Legean babes ofizialeko eta tasatutako etxebizitzak erosteko diru-sarreren arloko betekizunak aldatu dituzte


BOE

Nafarroako Gobernuak etxebizitzak eskuratzeari buruzko Foru Legea onartu du.

Nafarroako Gobernuak etxebizitzak eskuratzeko Foru Legearen proiektua onartu du gaurko bileran; proiektua Parlamentura bidaliko dute, eztabaida dezaten. Lege proiektuaren helburua da, etxebizitzak eskuratzeko baldintzak hobetzeaz gain, betekizunak benetako eskariarekin bat etortzea.

Horregatik, proiektuan hainbat sektorek parte hartu dute eta gizarte kolektiboen eta herriaren defendatzailearen iradokizunak kontuan hartu dituzte. Gainera, Toki Erregimenaren Foru Batzordearen aldeko txostena jaso dute; Batzorde horretan Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa dago ordezkatuta.

Proiektuan, besteak beste, erregimen berezia eta orokorra kendu dituzte, baita prezioa adostutako etxebizitzena ere. Beraz, babes ofizialeko etxebizitzak (BOE) eta prezioa tasatutako etxebizitzak (PTE) bakarrik egongo dira. Horren harian, babestutako etxebizitzak erosteko diru-sarrera arloko betekizunak aldatu dituzte: gutxieneko diru-sarrerak igo eta gehienekoak jaitsi egin dituzte. BOEi dagokienez, gutxieneko diru-sarrerak izan behar du 12.000 euro baino handiagoa eta OAEAParen (Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren) 4,5 halako baino txikiagoa. Halaber, tasatutako etxebizitzen erosleen diru-sarrerak izan behar du 15.000 euro baino handiagoa eta OAEAParen 6,5 halako baino txikiagoa.

2007ko kanpainan, erosleen %90en diru-sarrerak OAEAParen 3,5 halako baino txikiagoak ziren; eta erosleen %97,8ren diru-sarrerak gutxienekoaren eta OAEAParen 4,5 halakoren artekoak.

Proiektuan, halaber, gutxieneko betekizunetan salbuespenak jarri dituzte, besteak beste, minusbaliatuentzat eta genero indarkeriaren biktimentzat; baita esleitu gabe geratzen diren etxebizitzetarako ere. Gainera, etxebizitza eraikinetan arkitektura oztopoak kentzeko eta irisgarritasuna hobetzeko, Udalek jabetzak kenduko dituzte, plan berezien bitartez.

Horrez gain, lege proiektuaren arabera, 90 metro koadro baino gehiagoko babestutako etxebizitzak gutxienez hiru kide dituzten familiei bakarrik emango dizkiete. Eta prezioa tasatutako etxebizitzek garaje bakarra izango dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa