(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Asteen edizio berria inauguratu du astelehena, 2009.eko azaroak 16

Aurten, beste edizioetako jarduerez gain, antzerki eta zientzia ziklo bat izango da, eta beste ziklo bat zinema dokumentala eta ibilbide zientifiko-teknologikoei buruz


Sanzek zientziaren astea inauguratu du.

Sanz presidenteak 2009ko Zientziaren Asteak inauguratu ditu. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Serna jaunak, Nafarroako Zientzia Fakultatean Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Asteen edizio berria inauguratu du, Foru-Erkidegoan azaroaren 16tik 29ra izango direnak. Ekitaldian, Sanz presidenteaz gain, Nafarroako Unibertsitateko errektorea, Ángel Gómez Montoro, eta zentro bereko Zientzia Fakultateko dekanoa, Ignacio López Goñi, izan dira. Halaber, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua kontseilaria ere izan da, José María Roig Aldasoro jauna.

Behin hitzen txanda amaituta, bertaratutakoek zientziari buruzko argazki eta antzinako liburuen erakusketa bisitatu dute, Fakultatearen 50 urtemugaren omenez antolatutakoa, zabalik izango dena hurrengo bi asteetan.

Bere mintzaldian, Presidenteak unibertsitateen bultzada baloratu du, adierazi duenez, “Nafarroa Madrilekin batera I+D+Iren buru da, BPGren %1,98”. Sanzek adierazpen horiek egin ditu aipatu ondoren unibertsitateak “funtsezkoak direla Foru-Erkidegoaren garapen ekonomiko eta sozialerako”.

Bestalde, Presidenteak Zientzia -Teknologia-Enpresa sistemaren eragileen artean ezagueren transferentzia errazak eta eraginkorrak duen garrantzia azpimarratu du, era horretan, enpresak lehiakorragoak izateko eta, ondorioz, aberastasuna sortzeko gizarte osoarentzat. Zentzu horretan, Sanzek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Asteak, eta oro har, garapen eremuko ikerkuntza, “gure erkidegoa egunetik egunera zabalagoa, sormen handiagokoa eta berrikuntza zabalagokoa” izateko nahia erakutsi du.

Guztiontzako jarduerak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Asteak Espainian Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak sustatutako ekimena da, eta Nafarroan Foru-Exekutiboak sustatutakoa, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Sailaren bidez. Aurten, hitzaldi, jardunaldi, saio praktiko, mintegi eta gai desberdinei buruzko tailerrez gain, astronomiaren eta Darwinen urtea denez, ibilbide zientifiko-teknologikoak izango dira, zentro teknologiko eta sektoreko enpresa baterako bisita batekin; antzerki-zinema zikloa, haurrentzat Dürrenmatt-en “Fisikoak” eta Moliéren “Medikua makilakadak” antzeztuko dira, Nafarroako Unibertsitateko antzerki taldeen laguntzarekin; eta zinema dokumentala eta zientzia zikloan, ondoko adituen hitzaldiak izango dira: Joaquín Barba, Nafarroako Unibertsitatea Klinikako Kardiologia arloko espezialista; Bosco Imbert, UPNAko Ingurune naturaleko Zientziak Sailekoa, eta Juan Miguel Villarroel, Foresnako kudeatzailea.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Programa completo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa