(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi da A gripearen aurkako txertaketa-kanpaina astelehena, 2009.eko azaroak 16

Hurrengo abenduaren 18an amaituko da eta gaixo kronikoei, funtsezko zerbitzuak eskaintzen dituztenei eta haurdun direnei zuzenduta dago


A gripearen txertoa

Hasi da A gripearen aurkako txertaketa-kanpaina ( irudia handitu )

Osasun Saileko Lehen Mailako Arretako zuzendariak, Cristina Ibarrola andreak, Ermitagaña Osasun Zentroko zuzendariarekin batera, José Manuel Vizcay, osasun zentro horretan A gripearen aurkako txertaketa-kanpainaren hasiera aurkeztu du, hurrengo abenduaren 18an amaituko dena.

Gogoratu bezala, kanpaina hori ondoko kolektiboei zuzenduta dago: gripea izanda konplikazioak izateko arrisku handiagoa dutenak; gaixotasuna konplikazio-arrisku handia dutenei transmititu diezaieketenak; erkidegoan funtsezko zerbitzuak eskaintzen dituztenak; eta haurdun daudenak (kasu honetan, txertoa oraindik ez dago eskuragarri).

Osasun Sailaren esanetan, 119.591 dosi beharko dira, ondoko banaketaren arabera: 99.143 konplikazio-arriskua dutenentzat; 9.175 dosi pertsonal sanitarioarentzat eta 1,414 egoitzetako langileentzat; 1.004 Foru-Poliziaren agenteentzat, 900 tokiko poliziaren agenteentzat eta 400 suhiltzaileentzat; eta 7.555 haurdun direnentzat (kolektibo horretarako txertoa oraindik ez dago eskuragarri, baina Osasun Sailak horren berri emango du eskura duenean). Osasun-zentroak – pazienteek hitzordua eskatuko dute osasun-zentro eta kontsultetan txertatzeko-, laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuak eta egoitzetako zerbitzu sanitarioak dagokien kolektiboari txertoa jartzeaz arduratuko dira.

Aurreko astean esan bezala, eta Osasun Sailaren Mediku Zaintzaileen Sarearen datuen arabera, A gripea hedapen pandemikoko fasean da, intentsitate altuarekin eta goranzko joerarekin.

Gaur egun, 18 pertsona daude ospitaleratuta A gripearen diagnostikoarekin Foru-Erkidegoko ospitale publikoetan. Virgen del Camino ospitalean 11 paziente daude, horietako bi ZIUn. Bi emakume dira, 63 eta 47 urtekoak, larritasunean egonkor daudenak. Nafarroako ospitalean beste pertsona bat dago ospitaleratua, Tuterako Reina Sofía ospitalean beste lau eta Lizarrako García Orcoyen ospitalean beste bi.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa