(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua Nazioarteko 24. Kartografia Biltzarraren babesleetako bat da asteartea, 2009.eko azaroak 17

Biltzarra Txilen ari dira egiten, hilaren 15etik 21era; mila aditu inguru bildu dira han, besteak beste SITNAko eta Tracasako kideak


Nafarroako Gobernua Nazioarteko 24. Kartografia Biltzarraren babesleetako bat da. Biltzar hori Nazioarteko Kartografia Elkarteak (NKE) antolatzen du, bi urtero egiteko. Aurten Txileko Santiago hirian egingo dute, hilaren 15etik 21era. Biltzarrera geozientzien arloko ikertzaileak, akademikoak, profesionalak eta enpresak bertaratuko dira, guztira mila inguru.

Nafarroako Gobernuak 20.400 euro jarri ditu biltzarrerako (zilar maila), Nafarroa Nazioartekotzeko 2008-2011 aldirako Programaren bitartez. Programa horren helburuetako bat da foru erkidegoa nazioartekotzea, lankidetzak, inbertsioak eta truke komertzialak sortzeko. Georreferentziatutako informazioari dagokionez, Nafarroa garrantzitsua da Europan. Gainera, Nazioarteko Biltzarra Latinoamerikako herrialde batean egiten duten lehen aldia da, eta lankidetzarako lurralde nagusia da hori. 

Nafarroako Gobernuak bere standa edukiko du Biltzarra dela eta antolatu duten azoka tekniko-komertzialean. Standean Nafarroan egindako lanei buruzko informazioa emango dute.

Txilera joan dira Nafarroako Gobernuak 2001ean sortu zuen Nafarroako Lurralde Informazio Sistemako kideak eta Trabajos Catastrales de Navarra SA enpresa publikoko kideak. Hiru hitzaldi emango dituzte, gai hauei buruzkoak: Euradin, Europan helbideak bateratzeko proiektua (Nafarroa da aitzindaria); foru erkidegoari buruzko informazio garrantzitsua biltzen duen Nafarroako Geoataria; eta foru erkidegoan abeltzaintzako hondakinak gestionatzeko planetan datuak integratzea. 

Gainera, SITNAk proposatuko du Latinoamerikako Helbideen Foro bat sortzea. Izan ere, hil honetan foro espainiarra eta iberiarra sortzea onartu da eta lan hori SITNAk zuzendu du. SITNAren iritziz, helbideen sistema hobetzeak ikuspegi ekonomiko eta praktikotik balio handia dauka ekonomia, gizarte eta administrazio arloko agenteentzat (kartografia, katastroa, posta zerbitzua, nabigazio tresnak, garraioa, logistika, e.a.).

Nazioarteko Biltzar horretan partaideek kartografiaren alorrean azkena izandako garapen zientifiko eta teknikoen berri izango dute, merkatuak nola dauden jakingo dute eta esperientziak trukatuko dituzte. Hona hemen egunotan Txilen egongo diren munduko aditu batzuk: Robert E. Murrett almiranteordea, AEBetako defentsa erakundeetako bat den Adimen Geoespazialeko Agentzia Nazionaleko zuzendaria; Helen Kerfoot, munduko kartografian izen geografikoak estandarizatzen dituen NBEko talde baten arduraduna; Vanesa Lawrence, Erresuma Batuko Ordenance Survey erakundeko zuzendari nagusia; eta Martien Molenaar, Holandako International Institute for Geo-Information Science and Earth Observation (ITC) erakundeko errektorea (erakunde hori geoinformatikaren analisi eta garapenaren alorrean munduko prestakuntza zentro ospetsuenetako bat da).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa