(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Espainiar-norvegiar delegazio batek Nafarroako lan eta familia bizitzaren kontziliazio-politikak ezagutu ditu asteartea, 2009.eko azaroak 17

Nafarroako Institutuko zuzendari-kudeatzaileak, Sara Ibarrola andreak, “Tokiko Hitzarmenak Kontziliaziorako” programaren edukia azaldu zuen


INAIk espainiar-norvegiar delegazio bat hartu du

Nafarroako kontziliaziorako politikei buruzko INAI eta espainiar-norvegiar delegazioaren bilera. ( irudia handitu )

Gaur bertan, Berdintasunerako Nafarroako Institutuak, Nafarroako Gobernuaren izenean, espainiar-norvegiar delegazio bati egin dio harrera. Delegazio hori 16 ordezkarik osatutakoa da: Emakumearen Institutua, Udalerri eta Probintzietako Espainiar Federazioa (FEMP), Tokiko eta Lurralde Agintarien Elkartea (KS) eta tokiko bost erakunde norvegiar (konderriak eta udalak), Iruñea bisitatzen ari zirenak. Delegazio horrek, Berdintasunerako Nafarroako Institutuak, herritarren laneko, familiako eta pertsonal mailako armonizazioa sustatzeko burututako “Tokiko Hitzarmenak Kontziliaziorako” programaren politikak ezagutu nahi zituen.

“Tokiko Hitzarmenak Kontziliaziorako” programa, Berdintasunerako Nafarroako Institutuak sustatu eta finantzatutakoa, Espainian aukeratutako zortzi esperientzietako bat izan da espainiar-norvegiar delegazioak aurreikusitako ikerketa-ibilbidearen alderdi izateko. Halaber, Berdintasunerako Institutuaz gain, Valdemoro, Majadahonda, Bartzelona, Castelldefels eta Kordobako udaletxeak, eta Kordobako Diputazioa bisitatuko dituzte. Erakunde publiko horiek guztiek bestelako Tokiko Erakundeetarako erreferente eta adibidetzat aukeratutako ekimenak aurkeztuko dituzte.

Berdintasunerako Nafarroako Institutuko zuzendariak, Sara Ibarrola Intxusta andreak, espainiar-norvegiar delegazioari Nafarroako Jauregiko Jantoki Aretoan egin dio harrera. Bere ongi etorri hitzetan, aurkeztutako jarduerak aurrez aurre ezagutzeko erakutsitako interesa eskertu du. “Tokiko Hitzarmenak Kontziliaziorako” programaren esperientzia ezagutu ostean, delegazioa Lizarrara abiatuko da Udal horrek bere tokiko hitzarmenean garatutako jarduerak in situ ezagutzeko; halaber, bere lan-esperientziak eta gai horretan dituen erronkak.

Esperientzia nazioaz gaindiko “Espainia eta Norvegiako bizitza pertsonalaren, familiarraren eta profesionalaren oreka” proiektuaren testuinguruan kokatzen da, Emakumearen Institutua buru dela eta Europako Espazio Ekonomikoaren Finantza-Mekanismoak diruz lagundutakoa. Bere helburua bikoitza da: lehenik, bi herrialdeetan, tokiko eremuan erakunde publikoek garatutako esperientziak aztertzea, era horretan, herritarrei bizitzako hiru alderdien armonizazioa lortzeko (pertsonala, familia eta profesionala), praktika egokiak trukatzeko eta transferitzeko bestelako herrialdeetara. Bigarrenik, proiektuak kontziliazio-planak jarriko ditu abian Espainiako hamar tokiko erakundetan hurrengo 2010. urtean.

Tokiko hitzarmenak kontziliaziorako

Bisitaldian zehar, delegazioak “Tokiko hitzarmenak kontziliaziorako” programa sakonean ezagutzeko aukera izan du, Foru-Erkidegoan 2005etik garatzen ari dena eta 22 hitzarmen garatu dituena Nafarroako beste hainbat tokiko erakundetan, dagozkien lan-programekin batera; egite-fasean beste lau daude: Iruñeko Udalean, Erdiko Zonaldeko Garapen-Partzuergoa, San Adrián eta Doneztebe.

“Tokiko Hitzarmenak Kontziliaziorako” Berdintasunerako Nafarroako Institutuaren ekimen sortu zen, kontziliaziorako konpromiso politiko, teknikoa eta herrikoiaren aplikazio-estrategia eta formuletan dinamizatzeko, koordinatzeko, aholkatzeko eta prestatzeko. Kontsentsu eta hitzarmeneko lan honen helburua Foru-Erkidegoko tokiko erakundeek eta elkarteek edo bestelako tokiko organismoek adostutako hitzarmena gauzatzea da, gizarte mailako alderdien (familia, bizitza pertsonala eta lana) erantzukizuna eta kontziliazioa errazteko.

Tokiko erakundeak eurak dira buru udal hitzarmenaren diseinuan eta garapenean; zian ere, eurak dira beharrak antzematen eta ezagutzen dituztenak, helburuak ezartzen dituztenak, ekintza zehatzak proposatzen dituztenak eta euren lurralde eta beharrei egokitutako laneko plan errealista abian jartzen dutenak.

Tokiko Hitzarmenak Kontziliaziorako Programan, Berdintasunerako Nafarroako Institutuak kontziliaziorako tokiko hitzarmenean parte hartzen dutenen asistentzia teknikoa, aholkularitza eta prestakuntza finantzatzen du, euren Tokiko Hitzarmena sinatu, mantendu eta berritu bitartean. Halaber, urtero, diru-laguntzen deialdi publikoaren bidez, kontziliaziorako tokiko hitzarmenean bildutako tokiko erakundeen jarduerak laguntzen ditu.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa