(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur jarriko da zerbitzuan Isaba-Frantzia errepidea asteazkena, 2009.eko azaroak 18

Errepidea egokitzeko eta hobetzeko lanak egin dira, bide-segurtasuna laguntzeko eta elurra kentzeko makinen bidea errazteko


Bigarren presidenteordeak eta Ekonomia eta Ogasuna kontseilariak, Álvaro Miranda Simavilla jaunak, eta Obra Publikoak, Garraioak eta Komunikazioak kontseilariak, Laura Alba Cuadrado andreak, gaur goizean NA-137 errepidea, Isaba-Frantzia, inauguratu dute, 14,2 km-tan egindako egokitze eta hobekuntza obren ostean, Belaguako bailaran eta Larrako zonalde karstikoak egindakoak. Ekitaldian, horiez gain, Isabako alkatea, Ángel Luis de Miguel Barace, eta Frantziako Aretteko alkatea, Pierre Cazabonne, izan dira.

Hobekuntza-proiektua Errepideen Azelerazio Planean bilduta dago, Nafarroako Gobernuaren eta SPRIN sozietate Publikoaren arteko hitzarmenaren bidez garatutakoa; halaber, Nafarroako Planean 2012, eta bere helburua bide-segurtasun handitzea eta neguan elurra kentzeko makinei bidea erraztea da.


Bere hitzaldian, Alba kontseilariak azpimarratu du obra horiek beste handiagoen osagarriak direla, “zalantzarik gabe, Pirinio Navarra lagunduko dutenak”. Albak A-21eko obrak aipatu ditu, Pirinioetako Autobideari dagozkionak, “Navarra 2012 Planaren bidez erabat sustatu ditugun obrak, azken bi tarteen eraikuntza adjudikatu dugunekoa, gerizpeko ordainsari-sistemaren bidez”.

Albak gogorarazi duenez, obra horrek (Pirinioetako Autobidea), 2011n amaituko denak, 356 milioi euroko inbertsioa izan du, 245 milioi 4 eta 5 tarteei dagozkienak (Navarra 2012 Planean bildutakoak) eta, kontseilariaren hitzetan, “Erronkari eta Salazar aran piriniarretako komunikazioak hobetuko ditu, baita Lumbier, Zangotza eta Yesa aldeak ere, eta lan, zerbitzu eta aisialdirako sarbidea erraztuko du”.

Bestalde, Miranda presidenteordeak adierazi duenez, “errepide hori zonaldeko alkateen irmotasunaren fruitua da”. Halaber, Albarekin bat agertu da azpimarratzean “Pirinioa ekonomikoki gorde eta sustatu behar dugun zonaldea dela” esatean.

NA-137ko lanek galtzada zabaltzea biltzen dute

Obra horietan zeharkako atala 6 metrora zabaldu da, 0,50 metroko bazterbidea eta 0,90eko horma-atalarekin, eta tartearen gutxieneko zuzenketarekin, jarraipen geometrikoa eskainita. Horretarako, jarduera desberdinak gauzatu dira, harri-lubeta hesi txikiak lubeta aldean eta hondeaketaren bat basoaren mozketa-zonaldean.

Halaber, lan horiekin drainadura eta balizamendua hobetu egin da, mendatearen goiko aldeko seinalatze bertikalena zein kanpoko balizamenduarena. Horretarako, prestatutako hesitxoak jarri dira, elurrak kentzeko makinak pasatzeko, era horretan, hesi metalikoen narriadura ekiditeko.

Obra bitxitzat, aipatzekoa Belagua ibaiaren gaineko zubia zabaltzea hasierako tartean, eta kanadar pasabidea egitea aurreikusi da Yeguaceros kuartelaren inguruan, animaliak galtzadatik pasa ez daitezen. Azkenik, galtzada zabaldu egin da hiru gune zehatzetan, era horretan, elur-zuloak eratu ez daitezen.

Obra horiek Construcciones Mariezcurrena, S.L. enpresari adjudikatu zaizkio, 9.359.885 euroan.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa