(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 13 milioi euro inbertitu ditu Justizia arloko IKTetan, 1999tik asteazkena, 2009.eko azaroak 18

Caballero kontseilariak Nafarroako Jauregian egin zien harrera Espainiako epaile dekanoei; izan ere, epaileek Iruñan egin dute urteroko bilera


Caballero Espainiako epaile dekanoekin eta BJKNko presidenteordearekin.

Caballero Espainiako epaile dekanoekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Justizia arloko eskumenak jaso zituenetik, hau da, 1999. urtetik, 13 milioi euro inbertitu ditu informazio eta komunikazio teknologian. Diru horrekin, besteak beste, tresnak, telekomunikazio instalazioak eta kable sarea berritu ditu, eta prozesuak gestionatzeko aplikazio bat ezarri du: Avantius.

Datu hori Iruñan epaile dekanoek egin dituzten Jardunaldi Nazionaletan eman dute Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak, Javier Caballero Martinezek, eta Justizia Administrazioa Modernizatzeko Zerbitzuko zuzendariak, Carolina Delgado Gomezek. Lehen presidenteordeak harrera egin zien atzo Jardunaldietara bertaratu direnei, besteak beste, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko presidenteorde Fernando De Rosa Tornerri. 

Urteko bilera horretan, Nafarroako Gobernuak foru erkidegoan prozesu judizialak gestionatzeko sistema informatikoa zertan den azaldu du. Kontseilariak esandakoaren arabera, sistema hori egin dute Nafarroako Justizia modernizatzeko planaren barruan, “zerbitzu hori parekatzeko” Foru Administrazioak eskaintzen dituen gainerakoekin. Horretarako, Justizia Zuzendaritza Nagusiak “inbertsio handia” egin du arlo hauetan: langileak, eraikinak, bulegoak eta informazioaren teknologia. 

Informazioaren teknologiari dagokionez, prozesuak gestionatzeko sistema informatikoak (Avantius) eta aplikazioak egin dituzte, auzitegietako epaimahaietarako, epaiketetarako egunak jartzeko, bistak grabatzeko edo erregistro zibilean ordua hartzeko. Gainera, herritarrei begira, Nafarroako Justiziari buruzko web orri bat egin dute, eta beste bat profesionalentzat, zerbitzu espezifikoekin. 

Azkenik, kanpoko agenteentzako sistemak jarri dituzte (doako justizia, genero indarkeriaren erregistroa, Foruzainen salaketak, Thomson Reuters Aranzadi erakundearen legeria eta jurisprudentziari buruzko informazioa, e.a.) Avantius programarekin konektatzeko. Programa hori erabiltzen dute magistratuek, epaileek, idazkari judizialek, fiskalek, Justizia Administrazioko funtzionarioek eta adingabeen talde teknikoak. 

Avantius datu base komun bat da (datuak behin bakarrik sartzen dira eta, horrela, ezin da akatsik egin) eta zuzenbide organoen gaiak automatokiko banatzen dira. Dokumentuak esku-hartzaile edo partaide guztiek batera kontsulta ditzakete, abokatu eta prokuradoreak barne. Gainera, epaiketarako egunen agenda bat dauka, profesionalen eskura. Caballero kontseilariak azpimarratu zuen autonomia erkidegoek eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak sistemek elkarrekin lan egiteko aurrerapausoak eman behar dituztela.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa