(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 175 euroko diru-laguntzak emango ditu etxebizitza bakoitzeko TDT satelite bidez hartzeko asteazkena, 2009.eko azaroak 18

Web orrialde batek herritarrei lurreko telebista digitalerako trantsizioaren berri ematen du, Nafarroan abenduaren 10ean osatuko den prozesua


Nafarroako Gobernuak 175 euroko diru-laguntza emango ditu etxebizitza bakoitzeko satelite bidez lurreko telebista digitala (TDT) hartzeko. Diru-laguntza horien helburua estaldura gabeko zonaldeetako herritarrei seinale digitala erraztea da, era horretan, nekazal guneak ez baztertzeko.

Populazioaren %99,5ek TDT estaldura du, gaur Enpresa zuzendari nagusiak, Begoña Urien Angulo andreak, azaldu duenez, prentsa-aurrekoa eskaini duena laguntza horien edukia azaltzeko. Gainera, etxebizitzen %93,6 jada egokituta daude seinale berria hartzeko. Beraz, Nafarroa da Espainiako erkidegoen artean ezarpen-maila handiena duena, nazio mailako batez bestekoa baino zortzi puntu gehiago, %85ean dagoena.

Nafarroako Gobernuak 200.000 euro emango ditu laguntzetan estaldurarik ez duten etxebizitza horiek TDT hartzeko, 175 euro etxebizitza bakoitzeko, antena parabolikoak instalatzeko. Diru-laguntzak, kostuaren %40 betetzen dituztenak, eskaerak aurkeztu ahala emango dira. Epea 2010eko abenduaren 31n edo aurrekontuak agortzen direnean amaituko da.

Satelite bidezko seinale digitalaren hartzailearen kostua eta horren instalaziorako gastuak lagunduko dira, baimendutako instalatzaile baten bidez 2009ko urtarrilaren 1 eta 2010eko abenduaren 31 bitartean egin beharrekoa.

Bestelako baldintzak dira eskatzailea adin nagusikoa izatea eta bere etxebizitza TDT estaldura txikiena duten 24 udalerrietako batean izatea: Anue, Araitz, Artze, Atez, Baztan, Bera, Castillonuevo, Esteribar, Etxalar, Gallipienzo, Garde, Imotz, Leitza, Leoz, Lesaka, Lizoain, Itoiz, Navascués, Oitz, Olaibar, Olazagutia, Salinas de Oro, Baratzagaitz eta Zugarramurdi. Salbuespen gisa, gertaera bereziak direla eta, TDT estaldura ez duten udalerrietakoek ere horretarako aukera izango dute, betiere instalatzaile batek aurretiaz egindako egiaztapen-teknikoaren bidez.

Eskaera baimendutako instalatzaileen bidez egingo da.Horiei NANren fotokopia eta eskaera-inprimakia behar bezala beteta eman beharko zaie. Dokumentu hori instalatzaileak berak emango du eta eskatzaileak baldintza guztiak betetzen dituela egiaztatuko du.Behin eskatzaileak faktura ordainduta, langileak diru-laguntzaren eskaera tramitatuko du.

Informazio gehiago: www.tdt.navarra.es web orrialdean

948 01 01 10

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa