(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Dendariek bat egin dute Nafarroako Gobernuak genero indarkeriaren kontra antolatutako kanpainarekin asteazkena, 2009.eko azaroak 18

Ekimenean horretan Nafarroako toki erakunde eta kirol talde nagusiek ere parte hartuko dute, beste behin


Dendariek bat egin dute Nafarroako Gobernuak genero indarkeriaren kontra antolatutako kanpainarekin ( irudia handitu )

Azaroaren 25a emakumeekiko indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Hori dela eta, urtero bezala, Nafarroako Gobernuak genero indarkeria prebenitzeko jarduerak antolatu ditu, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez. Zehazki, kanpainak lau jarduera ildo dauzka: informazioa, sentsibilizazioa, mobilizazioa eta partaidetza. Kanpainarako aurrekontua 23.000 eurokoa da.

Hori adierazi du Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak, Maria Isabel Garcia Malok, gaur arratsaldean abian jarriko duten kanpainaren aurkezpenean. Helburu nagusia da, Garcia Maloren hitzetan, “herritarrei indarkeria matxistari ezetz esan behar diotela ulertaraztea, hori baita emakumeen oinarrizko giza eskubideak urratzen dituen indarkeria mota hori prebenitzeko neurri bat".

Aurreko urteetan ez bezala, aurten, Nafarroako Dendarien Federazioak, Itaroa eta Morea merkataritza guneek eta El Corte Ingelesek bat egin dute kanpainarekin. Hala, Nafarroan federatuta dauden 2.846 dendariei azaroaren 25ean establezimenduetan pegatina bat jartzeko gonbitea luzatu diete; pegatinaren lema hau da: “Establezimendu honek bat egin du indarkeria matxistaren kontrako kanpainarekin". 

Halaber, establezimendu bakoitzari 100 txartel bidaliko dizkiete, Nafarroan genero indarkeriaren arlorako dauden informazio eta arreta telefono zenbakiekin: 112 (larrialdiak), 012 (tokiko informazioa) eta 016 (tratu txarrak). 

Kanpaina Emakume eta Gizonen Aukera Berdintasunaren I Planaren barruan dago. Aurkezpen ekitaldian egon dira, kontseilariaz gain, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko (NBI) zuzendaria, Sara Ibarrola Intxusta, eta kanpainan parte hartu duten erakundeetako ordezkariak: Nafarroako Dendarien Federazioko gerentea, Elizabet Azcarate Ezpeleta; Iruñako El Corte Ingleseko Marketinaren eta Kanpo Harremanen arduraduna, Roberto Sanz Sobechero; Itaroa merkataritza eta olgeta gunearen garapeneko gerentea, Francisco Panes Herce; eta Morea merkataritza guneko marketin arloko zuzendaria Carlos Esparza Catalan. 

Publizitate mezuen bitartez informatzea eta sentsibilizatzea

Aurten, NBIren kanpainarekin bat egin dute dendariek eta Itaroa eta Morea merkataritza guneek. Hala, Moreako sarrera nagusian panel bat jarriko dute, bisitariei gogorarazteko merkataritza guneak bat egin duela azaroaren 25eko kanpainarekin. Kanpainako jarduera nagusiak egun horretan egingo diren arren, dendariek nahi dutenean jarri eta kendu dezakete kartela. 

El Corte Inglesek ere lagunduko du mezua zabaltzen, eta jarduera bereziak ere egingo ditu: kanpaina orokorraren testuan iragarkiak jarriko dituzte, jende gehien ibiltzen den hiru solairuetan kanpainaren irudiak instalatuko dituzte, eta pegatinak jarriko dituzte igogailuetan. Horretarako, NBIk 3.250 pegatina egin ditu gaztelaniaz eta 2.100 euskaraz. Gainera, genero indarkeriaren biktimei informazioa eta arreta emateko txartelak banatuko dituzte, 300.000 gaztelaniaz eta 104.000 euskaraz.  

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa