(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NGIk eta NEBZEk Artea Ekintzaile jardunaldia sustatu dute, enpresa ekimenak eta sormena bultzatze aldera osteguna, 2009.eko azaroak 19

Nafarroan, kultura eta sormen arloan 779 enpresa, 7.900 langile eta garapen aukera handiak daude


Jardunaldiko kartela

NGIk eta NEBZEk antolatu dute Artea Ekintzaile jardunaldia.

Kultura eta sormen arloan 779 enpresa zeuden Nafarroan 2008an, 2000. urtean baino ia %50 gehiago (urte hartan 520 kultur elkarte zeuden). Datu horiek Kultura Ministerioarenak dira eta Artea Ekintzaile jardunaldiaren hasieran eman dituzte aditzera. Jardunaldi hori Nafarroako Gazteria Institutuak (NGI) sustatzen du, Nafarroako Enpresa eta Berrikuntza Zentro Europarraren (NEBZE) laguntzarekin, eta gaur egin dute, Iruñako Larrabide Gazte Egoitzan.

Jardunaldi hori antolatu dute, hain zuzen, Nafarroako Gobernuak egiten dituen Artista Gazteen Topaketen 25. urteurrena dela eta. Helburuak dira, besteak beste, artearen alorrean sormena eta enpresa ekimena sustatzea, batetik; eta sektorearen hazkuntza ekonomikoaren eta enplegu berriak sortzearen gainean sentsibilizatzeko ere. Nafarroako kultur enpresetan 7.900 langile zeuden 2007an (estatuan 556.600 daude). NEBZEren arabera, kultur sormenaren arloak garatzeko aukera ugari dauzka Nafarroan.

Artea Ekintzaile jardunaldietan honako hauek egingo dituzte: mahai-inguru bat, Espido Freire idazlearekin eta Kukuxumusuko eta U Rock Films produkzio etxeko ordezkariekin; erakusketak; zuzeneko sormen lanak (gazte sortzaileen artea eta kultura sustatzeko); aholkularitza zentro bate; eta sormen tailerra. 

Guztira 140 pertsona inguru bertaratuko dira: artistak, arte eta kultura arloko profesionalak, ekintzaileak, kultur erakundeetako zuzendariak, kultura arloko enpresetako kideak, kultur ekimeneko proiektuetako teknikariak eta arduradunak, eta Iruña eta Corellako Arte eta Lanbide Eskoletako irakasleak eta ikasleak.

Saioak inauguratu dituzte NGIko zuzendari gerenteak, Ana Frias Pardok; Nafarroako Enpresa Zerbitzuko zuzendari gerenteak, Jose Luis Ruiz Ciruelos; Kultura zuzendari nagusiak, Pedro Luis Lozano Uriz; eta NEBZEko zuzendari gerenteak, Carmen Lezak. 

Jardunaldi hori Nafarroako Gobernuak antolatzen du erabat. NEBZEk egindako azterlan baten arabera, sektoreak UNESCOk proposatutako arlo askotan garatzeko aukerak dauzka: arte plastikoetan, musikan, ondarean, gizarte eta kultura sustapenean, komunikazioan, publizitatean, ikus-entzunezkoetan, liburuetan eta arte eszenikoetan. Gainera, kultura sektorearen garapenari esker, industria sortzailearen kontzeptua sortu da, arlo hauetan: arkitektura, diseinua (grafikoa, objektuena, modakoa, e.a.) eta software didaktikoa, aisiakoa eta olgetakoa. 

Kulturaren eta sormenaren sektorea oso heterogeneoa da; enpresa txiki berri asko daude, gehienak tokian tokikoak. Hala ere, enpresa horiek sortzen dituztenak sektorean ibilbide luzea egindakoak dira, aipatu azterlanaren arabera.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa