(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artxibategiak dokumentu bat eskaini du Tunisiako erakusketa baterako osteguna, 2009.eko azaroak 19

1535. urteko Tunis hiriaren krokisa da, eta erakusketa Espainiako Errege-Erreginek inauguratuko dute azaroaren 24an


Tunisen erakutsitako Artxiboaren mapa.

Tunisko mapa, Nafarroako Artxibategian gordetakoa, Tunisen erakutsiko dena. ( irudia handitu )

Nafarroako Erret Artxibategi Orokorreko Kartografia Sailean kontserbatutako dokumentua Tunisiaraino joango da “Lege itsasoa. Jaime I.-etik Lepantoraino” erakusketaren alderdi izateko, azaroaren 24tik abenduaren 10era izango den erakusketan. Tunis hiriaren krokisa da, bere gotorleku, harresia, errebal eta portuarekin, paper gainean tintaz marraztutakoa, airezko ikuspegitik, 1535. urtekoa.

Aipatutako dokumentua Juan Rena mizerraren fondo dokumentaletik dator, Carlos V.aren gizon indartsua Nafarroako Erreinuan eta Armadaren hornitzailea. Dokumentu horrek eraikin esanguratsuenen oharrak biltzen ditu eta atzeko aldean, beste krokis bat, kanpamendu militar bat bere kanpadendekin irudikatzen duena. 

Inaugurazioa Espainiako Errege-Erreginek egingo duten bisita ofizialerako aurreikusitako ekintzetan biltzen da eta ondoren, Tunisiako Zientzia, Letrak eta Arteko Akademian erakutsiko da, Kartagon. Komisarioak Daniel Durán eta María Teresa Ferrer izango dira.

Erakusketa atzerriko herrialde batean izango denez, Nafarroako Gobernuaren baimenaz gain, dokumentuaren irteera Kultura Ministerioaren Esportazio Batzordearen baimena du. Planoa, behar bezala babestuta eta bilduta, pasa den azaroaren 13an atera zuten Nafarroako Artxibategitik, espezializatutako garraio batean.

Plano hori bera jada aurretiaz “Mediterraneoaren handitasuna” erakusketan izan zen, Bartzelonan 2004. urtean. Pieza hori, aseguruaren eraginetarako, 9.000 euroan baloratuta dago.

Mediterraneoko Europako Institutua, egoitza Bartzelona duena, izan zen pasa den urrian aipatutako dokumentua uztea eskatu zuena.



Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa