(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidentea eta Sanzberro kontseilaria “Ardoak eta Bodegak JD Nafarroa” gidaren aurkezpenean izan dira osteguna, 2009.eko azaroak 19

Sanz presidenteak Foru-Gobernuak Nafarroarako hain estrategikoa den sektore horri emandako laguntza azpimarratu zuen


Sanz eta Sanzberro ardoari buruzko liburuaren aurkezpenean.

Sanz presidentea eta Sanzberro kontseilaria, “Ardoak eta Bodegak JD Nafarroa” argitalpenaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, eta Landa Garapena eta Ingurumeneko kontseilariarekin batera, Begoña Sanzberro Iturriria andrea, atzo “Ardoak eta Bodegak JD Nafarroa” gidaren aurkezpenean izan ziren, Nafarroako Jatorrizko-Deituraren Kontseilu Arautzaileak editatutakoa, Foru-Erkidegoaren elkarlanarekin. Kontseilu Arautzaile horren izenean, bere presidentea izan zen, Pilar García-Granero andrea.

Bere hitzaldian, Sanz presidenteak Nafarroako Gobernuak ardogintzako sektoreari emandako laguntza azpimarratu zuen, Ardoaren Plan Estrategikoa abian jarrita, horretarako diseinatutakoa, eta testua ia amaituta duena. Plangintza horrek ekintza batzuk diseinatzen ditu sektore hori sustatzeko eta bere sorrera Ardoaren Foroak sustatu zuen, era berean, Foru-Exekutiboak sustatutakoa. Horrez gain, Sanz presidenteak ardo-sektoreak Nafarroan duen garrantzia azpimarratu nahi izan zuen; halaber, enpresa eta administrazio publikoen artean laguntzea, gaur egungo krisi ekonomikoaren testuinguruan jasaten ari den zailtasunei aurre egiteko.

Ardoaren sektoreari Nafarroako Gobernuak emandako laguntzari dagokionez, gogoratu behar da Sanzberro kontseilariak berriki partida berriak iragarri zituela, jada 2010. urterako Aurrekontu-Legearen proiektuan bildutakoak, eta azpi-sektore hori laguntzeko ohiko bidetik doaz. Era berean, kalitateko mahasti zaharretan nekazal-ingurumen mailako neurriak ezartzea dakar milioi bat euroan; halaber, Ardoaren Plan Estrategikoaren barruan ekintzak abian jartzea beste milioi bat euroan.

Ardoak eta Bodegak JD Nafarroa gida


Ardoak eta Bodegak JD Nafarroa gida, 2.500 aleko sorta duena, Kontseilu Arautzaileak publikoaren eskura jarriko du 12 euroan. Argitalpena Nafarroan JD duten ardoak merkaturatzen dituzten ehun inguru bodegatan oinarritzen da, ardo esanguratsuenak azpimarratuta, eta Foru-Erkidegoan horien aniztasuna aurkeztuta. Nafarroako JD Kontseilu Arautzaileak Foru-Exekutiboarekin elkarlanean garatzen ari den estrategian biltzen den argitalpena da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa