(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Populazio Immigranteari egindako Inkestaren edizio digitala argitaratu du osteguna, 2009.eko azaroak 19

Catalán kontseilariak jardunaldi batzuei eman die hasiera UPNAn ikerketaren emaitzak aztertzeko


Jardunaldiko lehendakaritza-maila

Nafarroako Gobernuak Populazio Immigranteari zuzendutako Inkestaren edizio digitala argitaratu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Immigrazioaren Arreta Bulegoak Foru-Erkidegoko Populazio Immigrantearen inkesta argitaratu du formatu digitalean, 2008. urtean egindakoa. Bulego honek sustatutako ikerketa eta azterketei buruzko argitalpen digitalen lehen zenbakia da, migrazioaren gaian interes berezikoa.

Populazio Immigrantearen Inkesta 2008 bertsio digitalean gaur goizean aurkeztu dute Nafarroako Unibertsitateko (UPNA) Hiritartasuna, Elkarbizitza eta Aniztasuna UNESCO Katedrak antolatutakoa, ikerketa horren emaitzak aztertzeko. Aurkezpen-ekitaldian ondokoak izan dira: Erakunde arteko Harremanak eta Gobernuko Bozeramalea, Alberto Catalán Higueras; zentro akademikoko errektorea, Julio Lafuente López; eta UNESCO Katedrako zuzendaria, Concepción Corera Oroz.

Catalán jaunak adierazi duenez, “migrazio mailako politika publikoen planifikazio egokiak fenomenoaren dimentsioa ondo ezagutzea eta harrerako gizarteetan duen eragina sakonean aztertzea eskatzen du”.

Jardunaldian bertaratutakoak

UPNAn egindako jardunaldietan Populazio Immigrantearen Inkesta aztertu dute ( irudia handitu )

Bere esanetan, 2008 Inkesta “oso garrantzitsua” da arrazoi desberdinengatik. Batetik, azterketa-lagina zabaltzen duelako. 2.400 pertsona elkarrizketatu ziren galdetegi zehatz batekin. Horrek aurrerapen paradigmatikoa erakusten du Estatu mailan immigranteei egindako ikerketa autonomikoetan. Bigarrenik, erkidegoz kanpoko immigranteak ez ezik, erkidegoko immigranteak eta nazionalizatutako pertsonak elkarrizketatu direlako. Eta azkenik, ikuspegi metodologikotik, azterketa horiek fidagarritasun handiko datuak biltzea eta gure herrialdeko migrazioen fenomenoaren ezagutzan aitzindariak izatea ahalbideratu dute; izan ere, galdera asko erantzuteko aukera eta hiru momentu zehatzetan parekatzeko aukera eskaintzen dute (2000, 2003 eta 2008).

Bestalde, Catalán jaunak aipatu duenez, nahiz eta inkesta iazko azken seihilekoan egin, gizartea krisi ekonomikoaren atarian zenean, “une egokia” da aldatutakoa eta aldatzen ari dena eztabaidatzeko eta partekatzeko; halaber, ekarpenak eta proposamenak plazaratzeko eta biltzeko, Nafarroako migrazio-fenomenoari buruzko etorkizuneko estrategietan murgiltzeko.

Azkenik, Nafarroako Gobernuaren erronka berretsi du migrazio-fenomenoaren ezaguera eta ikerketari dagokionez. “Zehaztasun gehiago jakin ahala, kuantitatiboki zein kualitatiboki, immigrazioaren fenomenoa, eraginkorragoa izango da gure immigrazioarekiko arreta-politika eta gure gizartearen oraina eta geroa ere hobea izango da; izan ere, elkarrekiko ezaguera eta elkarbizitza Nafarroaren garapen eta aurrerapenaren beharrezko kohesio sozialaren oinarri dira.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Principales datos de la Encuesta a la Población Inmigrante 2008

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa