(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Laguntzen deialdia zabaldu da 2010. urteko egonaldietarako unibertsitateko ikasleen nazioarteko mugikortasunerako ostirala, 2009.eko azaroak 20

Deialdi hori, NAOn gaur argitaratu da, 17.000 eurokoa


UPNAko liburutegia

Ikasleak UPNAko liburutegian

Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailak laguntzak zabaldu ditu 17.000 euroan, 2009-2010 ikasturterako unibertsitate-ikasleen nazioarteko mugikortasunerako, 2010. urtean hasten diren egonaldietarako. Deialdi hori gaur argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Laguntza horiek 2009an hasitako egonaldiei gehitzen zaizkie, eta 349 ikasle izan dira laguntza horien onuradunak.

Deialdi horretan bildutako laguntzak ikasle nafarren mugikortasuna sustatzeko dira, mugikortasunaren unibertsitate-programetan parte hartzeagatik jasotzen duten laguntzen osagarri. Helburua ikasle horien familiei programa horiek eragindako gastuak murriztea da. Ematen diren egonaldietarako laguntzek gutxienez hiru hilabeteko iraupena izango dute eta gehienez ere bederatzi hilabetekoa. 

Laguntza horiek ez dute zerikusirik Erasmus Agentzia Nazionalak eta Hezkuntza Ministerioak emandakoekin; halaber, Nafarroako unibertsitateek edo bestelako erakunde publiko edo pribatuek eman ditzaketenekin.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak
 
Eskatzaileek bete beharreko baldintzak ondokoak dira: Nafarroako izatea edo eskaera data baino aurreko bi urteetan etengabe Nafarroan eroldatuta egotea; Espainiako unibertsitateren batean matrikulatuta egotea, lehen edo bigarren zikloan; unibertsitate-ikasleentzako nazioarteko mugikortasun-programan izatea; aurreko deialdietan programa horien onuradun ez izana; eta baldintza orokorrak betetzea, Diru-laguntzen 11/2005 Foru-Legaren 13. artikuluan eskatutakoak.

Eskaerak aurkezteko epea 2009ko abenduaren 18an amaituko da. Laguntza-eskaera eta dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38.4 artikuluak aurreikusitako lekuetan aurkeztu beharko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa