(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eszena-Zuzendarien Elkartearen saria Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren 2009ko ediziorako ostirala, 2009.eko azaroak 20

Tarasca saria jasoko du, ADErekin jaialdian garatutako jardunaldietan izandako lankidetzagatik


Oliteko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren 2009 edizioak Tarasca saria jaso du, Eszena-Zuzendarien Elkarteak (ADE) 1987tik eskaintzen duen saria, antzerki munduko profesionalen eta erakundeen lana saritzeko.

Epaiaren erabakiak adierazi duenez, lehiaketaren antolaketari emandako sari emate horren arrazoia izan da “ADErekin izandako lankidetza Jaialdian garatutako jardueretan”.

ADE 2009 sarien banaketa hurrengo abenduaren 7an izango da, 19:30ean, Madrilgo Teatro Español-en. Saria “tarasca” bat irudikatzen duen estatutxoan datza.

Halaber, ekitaldi horretan zuzendari onenaren saria emango da. Hautagaiak ondokoak dira: José María Flotats, ‘El encuentro de Descartes con Pascal joven’; Mario Gas, ‘Muerte de un viajante’; Emilio Goyanes, ‘Cabaret líquido’; Luis Pascual, ‘La casa de Bernarda Alba’ eta Helena Pimienta, ‘El sueño de una noche de verano’.

Horrez gain, ondoko sariak argitaratuko dira: José Luis Alonso (zuzendari gazteentzat); María Martínez Sierra (antzerki-itzulpena); Rogelio de Egusquiza (argiztapena); Adrià Gual (figurinismoa); Leandro Fernández de Moratín (antzerki-ikerketentzat); Joseph Caudí (eszenografia); eta Adolfo Marsillach, antzerki-lan esanguratsua saritzen duena.

Espainiako Eszena-Zuzendarien Elkartea Espainiako antzerki-zuzendarien gehiengoa biltzen duen erakunde kultural eta profesionala da. Bere jarduerak, bereziki, ondokoak dira: antzerki-politikari buruzko eztabaidetan parte hartzea, nazioarteko trukatze eta kooperazio harremanak garatzea eta asoziatuen prestakuntza-trebetasunak garatzen dituzten ikastaroak eta mintegiak diseinatzea. 1982ko ekainean sortu zen.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa