Ikusi egun honetako albiste gehiago
Osasun Sailak A gripearen aurka haurdun diren guztiak txertatzea gomendatzen du, edozein dela ere haurdunaldi- unea
ostirala, 2009.eko azaroak 20
Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak 7.555 dosi eman dizkio Nafarroari, eta horietatik jada 5.350 jaso dira
Nafarroako Gobernuaren Osasun Sailak gaur haurdun diren emakume guztiei H1N1 gripearen aurka txertatzea gomendatu die, edozein dela era haurdunaldi-unea. Horrela adierazi du gaur prentsaurrekoan Osasuneko zuzendari nagusiak, Isabel Martín Montaner andreak. Adierazi duenez, Nafarroak jada 7.555 dosi jaso ditu emakume horientzat. Txerto hori hartzeko hitzordua astelehenetik, azaroaren 23tik, aurrera eska daiteke osasun-zentroan.
Informazio-ekitaldian Enrique Bernaola, Virgen del Camino ospitaleko Pediatria nagusia eta Miguel Ezcurdia, zentro bereko Ginekologia eta Obstetrizia nagusia izan dira, bat etorri direnak aipatzean txerto hori “segurua” dela, nahiz eta, guztiak bezala, bigarren mailako eraginetatik salbuetsi gabe, eta haurdun direnak txertatu behar direla konplikazioak direla eta, bereziki arnasketakoak, A gripa jasanez gero.
Osasun eta Gizarte Politiken Ministerioak Nafarroari emandako A gripearen aurkako dosi kopurua 130.380 da. Horietatik, 7.555 haurdun direnentzat dira (txerto berezia, adjudikatu gabekoa deitutakoa). Nafarroari emandako A gripearen aurkako lehen ematea azaroaren 5ean izan zen (54.580), eta bigarrena 19an (35.560, horietatik 5.350 haurdun direnentzat). Beraz, 40.240 txerto daude jasotzeke, 2.200 haurdun direnentzat.
- Dokumentazioa:
- Audioa
- Bideoa
- Vacunación emabazadas gripe A.ppt