(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Errepideen hirugarren Plan Zuzentzailea aurkeztu du, 2009-2016 aldirako astelehena, 2009.eko azaroak 23

Guztira 199 jarduera egingo dituzte, 954 kilometroan; luzera horren %55 tokiko sarekoa da


Errepideen hirugarren Plan Zuzentzailea

Ebroko Autobia, A-68

Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilari Laura Alba Cuadradoren bitartez, Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzailea aurkeztu du. Plan horretan 2009tik 2016ra foru erkidegoko errepide sarean egin beharreko lanak bildu dituzte..

Planeko atal nagusia helburuei buruzkoa da. Helburu garrantzitsuena da tokiko sarea hobetzea, ibilgailuak ahalmen handiko ardatz estrategikoetara errazago sartzeko. Planaren asmoa da Nafarroako errepide sarea orekatua eta homogeneoa izatea eta partikularrei eta enpresei zerbitzu publikoa bermatzea.

Planeko jarduera nagusiak hauek dira: errepide sarea handitzea, hobetzea, eta behar bezala zaindu eta gestionatzea, udalerrien eta Udalen premiak asetze aldera; eta tokiko errepideetatik komunikazio ardatz handietarako sarbidea erraztea, Nafarroako eremu guztietako garapen ekonomikoa hobetzeko. Horretarako, Planean 199 jarduera jarri dituzte, 954 kilometroan; luzera horren %55 tokiko sarekoa da.

Inbertsioari dagokionez, 1.623 milioi euro jartzea aurreikusi dute; zenbateko horretatik 1.264 milioi euro dira hobekuntza eta handitze lanetarako eta 358 milioi euro zaintza lanetarako.

Nafarroako Errepideen Plan Zuzentzaile horretan zehaztu dute Plana aplikatu ondoren Nafarroako errepide sarea nola geratuko den.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación III Plan Director de Carreteras

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa