(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Web orrialdea inauguratu dute Nafarroaren Eguna 2009 urteko ekitaldi-programazioarekin astelehena, 2009.eko azaroak 23

Programa horrek, erakunde mailako ekintzez eta musika-ekitaldiez gain, sustapeneko spota eta Nafarroako Himnoa biltzen ditu


Harreman Instituzionalak eta Gobernuko bozeramaileak, Alberto Catalán Higueras jaunak, gaurko prentsaurrekoan Nafarroaren Eguna 2009ko programazioa biltzen duen web orrialdea aurkeztu du. Orrialde horrek, Nafarroako Gobernuaren ataritik (www.navarra.es) sarbidea duenak, ekitaldien agendaz gain, sustapeneko spota eta Nafarroako Himnoa biltzen ditu.

Spotak Foru-Erkidegora itzultzen den emigrante nafar baten bizipenak kontatzen ditu, Nafarroako Egunarekin bat. Bideoko protagonista Sandalio Monreal Superviola da, Muésen jaiotako Navarra, bi urterekin, Argentinara joan zena bere familiarekin, eta bertan 17 urtez Rosarioko Nafarroaren Etxeko presidentea izan da.

Bideoa, entzumen ezintasuna duten pertsonentzako azpi-tituluekin, telebistan eta Nafarroako zinema-aretoetan emango da. Spot osoak 90 minutuko iraupena du; hala ere, 45 segundoko bertsio laburrak egin dira; halaber, irrati eta prentsarako bertsioak.

Abian jartzea bi ekitalditan

Nafarroako Egunaren spotaren eta web orrialdearen aurkezpena bat dator jaiegunaren ospakizunarekin. Ekitaldiak gaur arratsaldean hasiko dira, herritarrek Nafarroako Jauregira egingo duten bisitarekin, “Nafarroako Jauregiak ateak zabalik” programaren barruan.

Bisitak abenduaren 2 arte izango dira, 17:00etatik 18:30era lanegunetan, goizez eta arratsaldez, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 18:30era, jaiegunetan. Horietan parte hartzeko lekua eskatzea dago 948 290 363 telefono-zenbakian, astelehenetik ostiralera, 9etatik 14etara eta 16:30etik 19:30era.

Gaur aurkeztutako web orrialdeak, horrez gain, ekitaldi instituzionalak biltzen ditu, aipatzekoa horien artean, Nafarroako Urrezko Domina ematea Nafarroako Nekazari eta Abeltzainen Elkarteari (UAGN) eta Nafarroako Kooperatiben Elkarteari (UCAN), hurrengo abenduaren 3an, Nafarroako patroiaren izena. Ekitaldia 12etan izango da Kultura eta Turismo Sailaren Isabeldar Klaustroan. Aurretiaz meza nagusia izango da Xabierko San Frantziskoren omenez, 9:45ean Xabierko Santutegian.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa