(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Merkantzien Logistika eta Garraio Intermodalari buruzko jardunaldi teknikoa inauguratu du asteartea, 2009.eko azaroak 24

Nafarroako Merkantzien Logistika eta Garraio Klusterraren lehen urteko jardueraren balantzea aurkezteko balio izan du


Garraioak eta Logistika jardunaldia

Logistika eta Garraioei buruzko bigarren jardunaldien inaugurazioa ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, Merkantzien Logistika eta Garraio Intermodalaren bigarren jardunaldia inauguratu du, Foru exekutiboak Logistika eta Garraioak Nafarroako Agentziaren (ANL) bidez antolatutakoa.

Ekitaldian, besteak beste, ondokoak izan dira: Obra Publikoak, Garraioa eta Komunikazioetako kontseilaria, Laura Alba Cuadrado; Parlamentuko presidentea, Elena Torres; Garraioetako zuzendari-nagusia, Susana Labiano; Sustapen Ministerioko Lurreko Garraioetako zuzendari-nagusia, Juan Miguel Sánchez García; eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearen Azpiegituraren Ustiapenaren (ADIF) zuzendari nagusia, Miguel Ángel Campos.

Jardunaldiak ehun lagun inguru bildu ditu, horien artean, erakunde, elkarte, eta bereziki, operadore logistikoetako ordezkariak; halaber, Nafarroako eta beste erkidego batzuetako logistika-enpresetako profesionalak.

Garraioak eta Logistika jardunaldia

Merkantzien Logistika eta Garraio Intermodalari buruzko jardunaldian izandakoak ( irudia handitu )

Sanz presidenteak topagunea ondoko eran definitu du: “urteroko foroa, elkarrekin biltzeko, eta Nafarroarako garrantzi handiko sektore ekonomia eta merkataritza sektorerako ezaguerak eta esperientziak aztertzeko eta trukatzeko”.

Sanzek Plan Nafarroa 2012 aipatu du, gogorarazteko lehentasuneko hamaika jarduerak Garraioarekin zerikusia dutela, eta lau urtean 1.446 milioi euroko inbertsioa izan dutela. Halaber, zehaztu duenez, “proiektu horietako hiru merkantzien logistika eta garraioari begirakoak dira”. Hitz horiekin Tuterako eremu logistikoa eta Iruñeko Garraio Hiriaren hedapena aipatu ditu; halaber, Abiadura Handiko Trena. Gehitu duenez, “orotara 793 milioi euroko inbertsioa izan duten ekimenak”.

Horri dagokionez, Sanz pozik agertu da, “ekimen horiek guztiek beharrezko azpiegiturak garatuko dituzte Nafarroa eremu nazionalean eta europarrean Erkidego Logistiko jartzeko”.

Jardunaldiaren lehen atala Sustapen Ministerioko Lurreko Garraioateko zuzendari nagusiaren, Juan Miguel Sánchez García, hitzaldiarekin amaitu da eta bertan, nazio mailatik sektore horretarako etorkizuneko ikuspegia azaldu du. Halaber, Sanchez Garcíak bere ministerioak garatutako jardueretako batzuk zehaztu ditu.

 
Nafarroari dagokionez, topaguneak Tuterako Eremu Logistikoaren Bideragarritasunaren Azterketa azaltzeko balio izan du. Aurtengo ekainean amaitutako azterketa baten arabera, Sernako Jarduera Ekonomikoak Eremuaren 2. sektorea, egokiena da Tuterako Eremu Logistikoa ezartzeko. Garraioa eta Logistika Nafarroako Agentziako zuzendariak, Enrique Díaz Moreno jaunak, adierazi duenez, eremu logistiko horren Negozio-Ereduaren Azterketa abenduan amaitzea aurreikusita dago; beraz, 1. fasearen eraikuntza hasteko 2011. urtea mantentzen da. Ekimen hori lehen urratsa da Nafarroan Eremu Logistikoen sarea sortzeko, Lurralde Ereduarekin bat.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa