(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Estatistika Institutuak taula bat egin du astero eguneratuko dituzten 70 datu ekonomikorekin asteartea, 2009.eko azaroak 24

NEIk 350 eragiketa estatistiko egiten ditu urtero, batez beste, eta orain 4. Estatistika Plana diseinatzen hasi da, 2011-2014 aldirako


NEIren web orriko datu berrien aurkezpena

NEIren web orrian jarduera ekonomikoari buruzko datu eguneratuak argitaratuko dituzte.

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, Alvaro Miranda Simavillak, jakinarazi du egoera ekonomikoaren adierazleen taula bat jarri dutela gaur herritarren eskura, Nafarroako Estatistika Institutuaren (NEI) web orrian. Taula horretan 70 datu daude eta datu horiek astero eguneratuko dituzte, foru erkidegoko errealitate sozial eta ekonomikoa zertan den ezagutzera emateko.

Kontseilariak Politika eta Sustapen Ekonomikoko zuzendari nagusia izan du lagun aurkezpenean, eta azaldu du erabakiak hartzen laguntzeko informazio oso baliagarria dela Herri Administrazioentzat eta sektore pribatuko agente ekonomikoentzat. Izan ere, taulan datu ekonomiko hauek jarri dituzte: barne produktu gordina (BPG), kontsumorako prezioen indizea (KPI), industriaren eta kanpo merkataritzaren adierazleak, hainbat sektore ekonomikoren egoerari buruzko datuak, eta merkataritzaren eta etxebizitza merkatuaren bilakaerari buruzko estatistikaka, besteak beste.
 

Adierazleen taula horri esker, NEIk hobetzeko planteatutako helburu bat bete du. Gainera, Estatistika Kontseiluak gaur egindako bileran adostutakoaren arabera, laugarren Estatistika Plana diseinatzen hasiko dira, 2011-2014 aldirako jarduerak zehazte aldera.

NEIk 350 eragiketa estatistiko egiten ditu urtero, batez beste. Alde horretatik, lehen Estatistika Plana abian jarri zutenetik, hau da, 199tik, eragiketa kopurua bikoiztu egin dute: 1999tik 2002ra 198 eragiketa egin zituzten; bigarren Planean, 2003tik 2006ra, 311; eta hirugarrenean, 2007tik 2010era, 408 egitea aurreikusi dute. Hamar urte horietan, eragiketa kopurua bikoizteaz gain, Institutuak gai gehiago aztertu ditu.

Lan handia da eta herritarrek esker onez hartzen dute: NEIren web orriak urtean 2,5 milioi bisita jasotzen ditu, egunean 8.000, batez beste. Urrian, adibidez, 277.154 bisitari izan zituen.

Nafarroako laugarren Estatistika Plana

Estatistika Kontseiluak egin duen bileran, laugarren Planaren diseinua zehaztu dute. Planaren helburuak dira, besteak beste: eragiketa guztiak web orrian argitaratzea, ingurumenari eta eramangarritasunari buruzko informazio gehiago biltzea, azaleratzen ari diren gertakari demografikoen eragina aztertzea, informazio estatistikoa sortzeko sistemak optimizatzea eta Nafarroako Adierazle Ekonomikoak sortzea.

Kontseiluak, halaber, 2010ean egiteko eragiketen plangintza onartu du. Guztira 346 eragiketa egingo dituzte. Eragiketen ia laurdena (83, %23,99) Ekonomia eta Ogasun departamentukoak dira; eta %18,50 (64 eragiketa) Familia, Gazteria, Kirola eta Gizarte Gaietako departamentukoak. Beste 48 eragiketa estatistiko (%13,87) Landa Garapen eta Ingurumen departamentuari dagozkio, eta 38 eragiketa (%10,98) Hezkuntza departamentuari.

Gainerako eragiketei dagokienez, 33 (%9,54) Osasun departamentukoak dira; 28 (%8,09) Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentukoak; 18 (%5,20); Lehendakaritza, Justizia eta Barne departamentukoak; 13 (%3,76) Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentukoak; 5 (%1,45) Erakundeekiko Harremanen eta Gobernuaren Eledunaren atalekoak; 4 (%1,16) Kultura eta Turismo Departamentukoak (Vianako Printzea Erakundea). Azkenik, Toki Administrazioko departamentuak eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza departamentuak seina eragiketa dituzte (%1,73).

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Datos semanales de coyuntura económica
El IEN en cifras

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa