(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Pisu lagundua” proiektua jarri du abian asteartea, 2009.eko azaroak 24

Nahasmendu mental larria duten lau pertsona hartuko ditu, gaur egun Nafarroako Gobernuak pentsio edo “patronak” ordaintzeko emandako laguntzekin direnak


Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirol Sailak, esperientzia pilotu bezala, “pisu lagundua” baliabidea jarri du abian, nahasmendu metal larria duten lau pertsona hartzeko, ezin izan direnak familia-inguruan bizi, duten ezagatik edo elkarbizitzako arazoengatik. Pertsona horiek gaur egun “patrona” edo pentsioetan bizi dira, eta Nafarroako Gobernuaren laguntza jasotzen dute egonaldia ordaintzeko.

Ekimen hori Sin Fronteras/Mugarik Gabe Nafarroako Elkartea eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza-akordioa da, Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kirol Sailaren bidez, esku-hartzearen kostua bere hartuko duena, eta helburua da pertsona horiei normalizatutako egoitza-ingurunea eskaintzea, alojamendu egokia, oinarrizko beharrak estalita izateko; hala ere, pertsona horiei inplikazio aktiboa eta autonomia pertsonal eta sozial partekatua eskatuko zaie.

Halaber, laguntza mailako ekintza horrez gain, osagarri eta lortzeko bide gisa, pisuan bizi direnek Gizarte Hezkuntzako profesional baten laguntza izango dute, euren erreferentea izango dena ondoko eginkizunetan: gaixotasun mentalaren tratamendu medikoaren jarraipena eta kontrola; euren aisialdia antolatzea; baliabide okupazionaletan parte hartzea; familia-harremanak berreskuratzea eta mantentzea; erkidegoko jardueretan integratzea; eta euren autonomia hobetzea. Hori guztia tratamendu indibidualizatu eta pertsonalizatuan.

Gizarte-laguntza Gizarte Hezitzaileak egingo du, erabiltzaileekin egoitza partekatu beharrik gabe, eta Sin Fronteras/Mugarik Gabe Nafarroako Elkartearen berrikuspena eta laguntza teknikoa izango du.

Esperientzia hori aplikatuko den etxebizitza, Etxebizitza eta Lurralde Antolamendua Sailak eskaini du, VINSAren bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa